gorka julio
IRLEN SAREA

Udata

2017ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
SummerLab-ean ekimena izan da Tabakalera-Hirikilabsen: burujabetza teknologikoa, LoRa sareak, Uliako transbordadore zaharraren 3D erreplika, ikus-entzunezko bisualizazioekin esperimentazioak, espaziora jaurtitzeko suzirien eraikuntza eta datu analisian izan dira 50 pertsona inguru. Aldi eta une berean, Donostiako Udalak bere datu atari berria argitaratu du: http://www.donostia.eus/ donostiadata. Mintegi horietako batean Donostiako AirBnBk izaten ari den eragina aztertzen ari dira. Etorkizunean, horri lotutako txosten eta azterketa gehiago egin ahal izateko aukerak emango dituen plataforma bat ere jarriko dute martxan. Hainbat plataformatik, eskuratzen zailak diren datuak jaso ahal izateko tranpak egin behar izaten dituzten arren, azkenean lortu dituzte.

Udalak dituen etxebizitza eta alokairuari buruzko datuak izatea interesgarria litzateke, jakin badakigu ikerketak eta estudioak egin direla. Ziur laster egongo direla atarian eta baliatu ahal izango direla; hori espero dut behintzat. Okerrago litzateke ez edukitzea, edo, izan arren, herritarrok erabiltzeko aukerarik ez izatea. Izan edo ez, azken eguneko txioen arabera Ernesto Gascok Idealista Interneteko atariaren datuak erabiltzea ideia ona dela erabaki du. Alokairuan espezializatutako atari horrek emandako azken datuak oinarri hartuta, Gascok ondorioztatu du Donostian alokairuaren prezioa jaitsi dela. Noiz eta orain, turismoa eta etxebizitzaren gaia bor-bor dagoenean eta pertzepzio orokorra guztiz kontrakoa denean. Datuak erabiltzea, zuzena iruditzen zait; datu partzialak, iturri ezezagunetatik ateratakoak edo interes pribatuekin bakarrik zuzenean lotutakoak erabiltzea ez hainbeste. Kasu honetan, urte osoko datu berdinak hartuta, alokairuaren prezioa %5,8 igo da, ez jaitsi. Arrisku bera izan ohi da erakundeen gardentasun atariekin. Erakundearen irudiarentzat egokiak izan daitezkeen datuak ematea ohiko jarrera da. Ikusiko dugu, atari horrek zer ematen duen geroan. Goiz da esateko, baina lehen erronketako bat edo eskari bat litzateke hirigintza, turismoa eta alokairuari buruzko datu argiak, benetakoak eta berrerabilgarriak ematea. Horrek, AirBnBri lotutako ikerketa hauek eta etor daitezkeenak, udaleko datuekin uztartzea erraztuko luke eta hori da ustezko helburua, ezta?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.