IRLEN SAREA

Zurriola wifi

Gorka Julio -

2014ko uztailak 17

Internet sarbidea berez zerbait orokortua behar luke izan, liburutegiak bezala. Orain askok, oporretan bakarrik botatzen dute faltan tefonoko konexioa. Behar hori, wifi sareek ematen duten konexio publiko eta doakoek beteko dute.

Azpiegitura horiek, benetan oinarrizkoak direla sinesten badugu, zabaltzeko era naturalena publikoak izatea behar luke. Hau da, gure herri eta hirietan azpiegitura zabal batek wifi sareetara atzipena bermatu beharko luke.

Donostia adibide bezala har genezake; bertan, wifi sare publiko zabal bat dago, sartzeko hiritar txartela behar bada ere, ordaindu nahi ez baduzu. Eredua nahiko ona da, baina zergatik ez wifi guztiz ireki bat eskaini? Arrazoi legalak konpon daitezkeela erakusten dute milaka adibidek, baina kudeaketa eta sostengarritasuna izan ohi dira ez egiteko arrazoi nagusiak.

Beste lekuetan egoera okerragoa da; Bizkaiko hainbat herritan eta Eusko Trenbidean Gowex bezalako enpresen bidez egin nahi izan dute. Hor dago koxka, gero eta beharrezkoagoa den oinarrizko azpiegitura baten kalitatea eta hedapen zabala ziurtatzen ez bada, era honetako enpresa pribatuei lekua uzten zaie espazio horretan sartzea.

Donostiara bueltatuz, uztaileko bigarren hamabostaldian, Zurriola hondartzan doako wifia jarriko duela adierazi du Laboral Kutxak. Ekimen berezia marketin ikuspuntutik, helburua ezkutatzen ez duena: online plataforma berria promozionatzea. Interes pribatuak dituztenek egin badezakete, zergatik ez arlo publikotik indar gehiago jarri?

Bada beste bide bat, publikoaren sostenguaz, interes komunen alde egiten duten proiektuak sostengatzearena. Hori da, adibidez, sare libre eta neutral bat lortu nahi duen Guifi.net proiektua sustatzea. Donostian azpiegiturak behar dituen puntu garrantzitsuak badaude jada. Sarea josten hastea besterik ez litzateke.

Zurriola hondartzan, pasa den astean, Manu Chaoren kontzertuan, inoiz ikusi gabeko azpiegiturak antolatu ziren, baita arlo teknologikoan ere. Movistar eta Vodafone behintzat komunikazio dorre mugikorrak jartzera iritsi ziren. Horrela izanik ere, Gipuzkoashare.net -eko lagunek jarritako Guifi.net antena mugigarrien bidez bakarrik lortu zen kalitate oneko Internet prentsarentzat eta inguruko guztientzat. Pentsa zer lortu daitekeen sostengu publiko apur batekin.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Getxoko Bikain tabernan eta Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec jatetxeetan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Toki horietan izan zirenek beren osasun etxera edota osasun aholkularitzara deitu beharko dute ordua hartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna