Albistea entzun

IRLEN SAREA

Areagotua vs. Osoa

Gorka Julio -

2014ko abenduak 18

Txinara joan zen lagun batek, bertan teknologia berrien esparruan sortzen eta hedatzen ari ziren enpresa teknologiko txinatarren berri eman zidan. Egoitzekin (@aldakur) izandako elkarrizketa horretan ezagutu nuen lehen aldiz Xiaomi marka.

Xiaomi Txinan sortzen ari diren enpresa teknologikoetatik bat gehiago besterik ez da. Urteetan Europako eta AEBetako merkatuentzako manufaktura enpresa izan diren enpresak orain marka eta produktu propioak komertzializatzen ari dira. Samsung bezalako marka ezagunek zituzten irabazi-marjinak baino askoz txikiagoekin, kalitate altuko gailuak ateratzen ari dira.

Xiaomiren azken produktu aipagarrienetako bat, aldiz, ez da sakeleko bat. Jantzigarri (wearable) diren gailuen artean koka genezakeen eskumuturreko bat baizik. Xiaomi Mi Band eskumuturrekoak, pauso neurgailua, lo orduen azterketa, notifikazioak, alarmak... ditu. Beste antzeko gailuak bezala, sakelakoaren bidez konektatzen da, eta Android eta iOS gailuetako aplikazio baten bidez kudeatzen.

Prezioak ez du parekorik merkatuan dauden beste antzeko gailuekin alderatuz gero: Fitbit Flex, Jawbone Up24 edota Nike+ Fuelband gailuek 19 euroren bueltan dagoen Mi Band baino salneurri askoz ere altuagoa dute. Europan hedatzen hasi den honetan, ziur besteen prezioan ere eragingo duela.

Gailuak gailu, guztiek guri buruzko datuak bildu eta kudeatuko dituzte. Orain arte existitzen ez ziren datuak edota maila oso pertsonalean erabiltzen genituenak. Datu eta metadatu berri horiek, pribatutasunaren alorrean erronka berriak ere eragingo dituzte. Bereziki pribatiboak direnean, eta egiten duten datu trataerari buruz ezer gutxi dakigunean.

Eztabaidan sakonduz gero, era honetako gailuek izaki areagotua eta izaki osoaren arteko eztabaidan kokatzen gaituzte. Izaki areagotua, teknologiaren bidez, gure gaitasunetatik harago eramaten gaituen bitartean, izaki osoaren ikuspuntuak, ditugun gaitasunak hobetzeko edo galdutakoak berreskuratzeko teknologiaren laguntza baliatzen duena da.

Ez dakit Mi Band bezalako gailuak non kokatu. Erabilpen batzuk oso interesgarriak izan daitezke; baina niretzako teknologiak gizaki osoagoa izateko balio behar du, ezagutza, harremanak, osasuna... hobetzeko, alegia, proba egin beharko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Denok dugu atera nahi duen artista bat barruan»

Itsaso Jauregi

Artista izatearen inguruan hitz egin du Intxustak, baita CG Arte dendaren bilakaeraz ere: «Arreta handia eskaini behar zaio egunerokoari, eboluzioan ez galtzeko; beti adi egon behar duzu».
 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Elebitasunaren kontrako iritziek ez dute zerikusirik zientziarekin»

Iker Tubia

Elebidun batek garun isuri bat duenean, hizkuntza bakarra erabili ohi da afasia tratatzeko. Hori aldatu nahi du Blanco-Elorrietak. Elebidunen burmuinaren funtzionamendua ikertzen dihardu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.