Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Galderak eta gehiago

Jokin Labaien -

2017ko martxoak 8

Nork erabaki du Euskalduna naiz eta zu? saioa erabiltzea euskaldunok eta espainiarrak elkarren aurka jartzeko? Eta horren ondorioz euskaldunok euskaldunon aurka jartzeko? Zein da horretarako benetako arrazoia? Honetan ere, estereotipoetatik urrundu eta atzeman ote daiteke sakoneko arrazoirik lerroen artean irakurrita? Erokeria al da ongi planifikatutako estrategia dela pentsatzea? Zenbaterainoko gaitasuna du esku ikusezin horrek domino fitxa bakarra mugitu eta hain denbora gutxian beste hainbeste mugiarazteko? Zergatik erabaki du atalaren emanalditik hilabetera bihurtzea gaia hil ala biziko? Ekintza xalo eta soltea edo katearen begi bat gehiago da? Hainbeste erabaki hartzeko dagoen garaian, ez ote da abiapuntu batzuk inposatzeko modua? Nondik bota dira harriak? Non eta nor jo dute? Harriak bota dituztenek ikusi al dituzte sei atalak? Eta Espainiari buruzkoa? Harrikadak sortutako pitzadura aprobetxatuz kristala puskatzen lagundu duten horiek ikusi al dute emanaldirik? Ohartzen al dira haiekin berdin jokatzen dutela? Eta gurean? Ikusi al da gurean emanaldia hura saretik erretiratu aurretik? Eta hala bada, zergatik ez zuen inork txintik esan hari buruz? Zergatik ez zen orduan erabakirik hartu? Zenbateraino dira zenbaitzuk kanpoan izan dezakeen eraginaren beldur? Zer dela-eta erabakitzen du norbaitek azalpenik eman gabe emanaldia saretik kentzea? Zer adierazten du horrek? Ez ote da bidegabekeria elikatu eta egoera gehiago nahastea? Sinesgarria al da aldi berean adieraztea emanaldia mingarria izan daitekeela eta modu interesatuan irudi okerra sortzeko baliatu dela? Nor uzten da babesgabe horrelako gauzak esanda? Zergatik mintzatu dira EITBko zuzendariaren alde eta ez saioko protagonisten edo gidoilarien alde? Ezarriko dituzten kontrol neurrietan mugatuko al da aitaren eguneko iragarkietan gizonak eta brikolaje erremintak indarrez ezkontzea? Nola kontrolatuko dira eztabaidetako iritziak? Nork erabakiko du? Espainia eta espainiarrek nahi dutena soilik al dira zaintzekoak? Noizbait egingo al dugu bat erasoen aurrean? Noiz kontrolatuko dugu hori? Zergatik justifikatu behar ditugu hainbat adierazpen, badaezpada, haien desegokitasuna onartu edo umorearen testuinguruan kokatuz? Egindako erasoa ez al da besterik gabe arbuiatzekoa?

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA/ FOKU

«Ez da gaztetxearen inguruko film soil bat»

Amaia Jimenez Larrea

'Mari. Isilik nahi gaituztenan' Oñatiko Antixena gaztetxearen hamargarren urteurrenaren harira sortutako film bat da, fikziozkoa. Datorren astean estreinatuko da, Oñatin eta Durangoko Azokan.
Hilabete honetan bi aldiz agertu da Belharra, Donibane Lohizune parean. Europako uhinik handiena da. Matt Etxebarne ageri da argazkian, foil taula <em>hegalaria</em> lagun. ©AXEROMUSIC

Belharra: hogei urteko mugarria

Ainize Madariga

Hogei urte bete dira Donibane Lohizuneko Belharra uhin erraldoiaren gainean surf egin zutela lehen aldikoz. Axi Muniainek arraunean ere igan zuen lehentze, 2013. urtean. Gero eta haboro dira ausartzen direnak orain: Matt Etxebarne da haietako bat. Baina denek oroitarazi dute lanjer handia.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Hemengo irrati batzuk hasiak dira jolasten adimen artifizialarekin»

Urtzi Urkizu

Adimen artifizialarekin narrazioak sortu, eta horiek 'Zero eta bat' podcastera eramaten ditu Erezumak. Gaur sareratuko du hirugarren atala. «Esperimentatzen jarraituko dut».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...