Noiz sortua: 2016-11-19 00:30:00

IRLEN SAREA

Eta hurrengoa, noiz?

Gorka Julio -

2016ko azaroak 19
Ia 15 urte pasa dira Software librearen euskal mintegiaren lehen edizioa jarri zela martxan. Garai hartan Nestor Garairen eta Iñaki Alegriaren bultzadaz, UEUren laguntzaz, egituratzen hasi zen errealitate berri bat, hemen ere, hedatu behar zela ulertu zuten. Aurten hirugarren edizioa egin da, teknologia libreak abizena ere gehituz eta denbora asko pasatu bada ere, beharra eta indarra bazegoela ikusi ahal izan dugu.

Hirikilabs txiki gelditu zen, beteta, kanpoan gelditu behar izan zutenen penarekin, baina arrakastaren sorpresarekin. Goiza tailerretan joan zen Rodrigo Agerriren ixa-pipes, Ekaitz Astizen TDD-BDD metodologiak, Maider Likonaren Guifi.net sarearen azalpenak eta Jabi Luengo Gauzen Internet merke baten aukerak azalduz. Proiektu errealak, martxan daudenak eta gure ezagutzak partekatzearekin soilik garatzen hasten diren horietakoak. Bakoitzak bertan probatutakoaz gain, etxerako lan batzuk, gogozko lanak hauek, eraman zituztela askok seguru.

Bazkariaren ostean, hamaika hitzaldi labur, hainbat arlotakoak. Multzokatzen saiatzeagatik, hizkuntza, hezkuntza, webguneei lotutako esperientzia zehatzak eta teknikoagoak garapen eta ezarpenak egiteko ingurunei buruzkoak, hardwarea ere lotzen zuten beste batzuekin batera. Maila profesionaletik batzuk eta afizioa den lanetik beste batzuk, baina gehienak behintzat ezagutza metatu bat erakusten zutenak, baina baita grina ere.

Lehen jardunaldi horren ondorioak irakurrita, gutxi aurreratu dugula eman dezake. Aipatzen ziren erronkak hor jarraitzen dute, egia da: administrazio publikoan software librea txertatu, gai hauetan hezkuntzak daukan garrantzia, inplikazio falta nabaria erakundeen aldetik... Baina sortu ditugu egitura profesionalak eta egituratzen jarraitzen dute komunitateak; berebizikoak gure kasuan. Jendea eta ezagutza baditugula, alegia.

Horrelako foro baten beharra sumatzen genuen batzuk, uste dut erantzuna ikusita eta amaierako batzuk entzunda, errepikatu beharrekoa dirudi. Lehen helburua, berriro ikustea, aurpegia jartzea eta ezagutzea izan bada, hurrengoan erronka handiagoei erantzungo dioten estrategietan sakontzeko balio behar du. Izenburuko, Burujabetza teknologikoaren bidetik errealitate bihurtzeko. Ditugun pertsonekin, aurrera egin dezakegula argi.

Albiste gehiago

Martxoaren 31n eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.647 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 441 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.775 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Baikortasun mezu bat, Erromako balkoi batean:

Italiak haurrak eta nerabeak kalera ateratzeko baimena eman du, baldintzekin

Berria

Banaka soilik atera ahal izango dira, eta beti heldu batek lagunduta eta etxe inguruan, «jarduera motorrak» egiteko eta «kirol jarduerak» ekidinda.

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Munduan heriotza gehien dituzten herrialdeetan 12.a da Euskal Herria

Munduan heriotza gehien dituzten herrialdeetan 12.a da Euskal Herria

Mikel P. Ansa

Biztanleriaren eta hildakoen arteko proportzioari begiratuz gero, laugarrena da. Zenbaki osoetan, hamabigarrena. Araban sortu ziren fokuak; Nafarroa eta Bizkaiko eremu batzuek dituzte tasa altuenetakoak orain.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna