Albistea entzun

IRLEN SAREA

Partekatze ekonomia

Gorka Julio -

2014ko ekainak 12

Partekatze ekonomia liberalismo ekonomikoaren etapa berri bat, statu quo-a erasotzen duen elementua edota post-kapitalismoaren aztarna? Partekatze ekonomia delakoa, komunikazio zerbitzu digitalei esker, bakoitzak izan ditzakeen baliabideak trukatzean datza. Horien bidez, etxeak, kotxeak, espazioak, ezagutza... trukatzen ditu jendeak, batzuetan diru truke, baina ez beti.

Gure inguruan ezagunak dira adibidez Airbnb eta Uber, etxe egonaldiak eta kotxe ibilbideak partekatzeko tresnak, hurrenez hurren. Bada, zerbitzu horiek gero eta arazo gehiago dituzte hedatzeko, presioen eta lege aldaketen ondorioz.

Garraioaren gaiari helduz, Uber-ek, kilometro tarifak ditu eta zerbitzuarengatik komisioa kobratzen du. Antzeko zerbitzua den, BlaBlaCar, Uber-en aldean, ibilbide bat egin behar duten pertsonen arteko harremana egin, eta gastuak partekatzeko aukera ematen du, komisiorik gabe. Horrek seguruenik, aurka egitea zailduko du.

Era honetako zerbitzuen aurka, aurretik esparru hauetan, lizentzien bidez (beraz erakundeen kontrolpean) jarduten zuten ekonomia esparruak daude, taxi gidariak adibidez. Zerbitzu desegokia, kalitate txarra, profesionaltasun eza... beldurra azken finean, erabiltzen dute beren lana defendatu nahian.

Bigarren aurkaria maiz erakundeak dira. Presioengatik edo ogasunean izan dezakeen eraginagatik, lege aldaketak murriztaileak proposatzeko joera izaten dute. Aztertu beharreko ertz asko daude, zerbitzu hauek iruzur eta prekarietate iturri ere izan daitezkeelako, baina soluzioak luzera begira egin behar dira, iraunkorrak izan behar badute.

Aldekoak ere badira, erabiltzaileetatik hasi, liberalismo ekonomikoaren aldeko zein aurkakoak (post kapitalismoaren aldekoak). Uber hurbilago dago liberalismo ekonomikoaren aldekoek defendatzen dutenetik; BlaBlaCar, aldiz, bigarren iritzitik gertuago dagoela esan daiteke, baina ez %100ean.

Eredu post-kapitalista batean baina, harremanek ez lukete asimetrikoak izan behar eta zerbitzuak ez lirateke «elkarlaneko kontsumora» mugatu beharko. Beste arlo batzuetan —energia eta komunikazioa, adibidez— ematen hasi den bezala, jabetza eta kontrola ere partekatua behar luke izan, komuna alegia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / @FOKU

«Ez genuen espero jendearen zirrara»

Jakes Goikoetxea

Esku asko daude Irulegiko Eskuaren aurkikuntzaren eta zabalkundearen atzean. Eider Conderenak, esaterako. Eskua mugarria izan da, baina arkeologia prekarioa dela gogorarazi du.
 ©BERRIA

Diskurtsoak egiten du min

Amaia Igartua Aristondo

Hilekoak min ematea gaitz baten sintoma izan daiteke, baina, kontrara, normala dela uste dute askok: bai andreek, bai haien ingurukoek, baita mediku askok ere. Sinesmenak ondorioak ditu: hilekoaren bizipena baldintzatzen du, emakume batzuei errudun sentiarazten die, eta endometriosiaren diagnostikoa atzeratzen du sarritan.

<em>Badok</em> atarian dauden 32.000 abestietako bat zein den asmatu beharko da Kantok jolasaren aldi bakoitzean. ©BERRIA

Kantok jokoa, euskal musikarekin jolasteko

Urtzi Urkizu

'Badok'-ek Kantok jolasa sortu du: kantu baten pasartea entzunda, abestia asmatu behar da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.