Albistea entzun

IRLEN SAREA

'Traducir del rumano'

Gorka Julio -

2014ko uztailak 24

Duela gutxi Twitterrek mezuak itzultzeko aukera jarri zuen bere aplikazio mugikorrean. Nire Android mugikorra gazteleraz dudanez, Twitterren aplikazioak euskara mezuak errumaniera, daniera, alemaniera... eta beste hainbat hizkuntzekin nahasten ditu itzulpena eskainiz, gaztelerara noski.

Horrelako gauza txikiek erakusten dute zein garrantzitsua den euskaraz hizkuntza teknologiak garatzea, baina baita ere horien erabilera hedatzea. Teknologia izatea garrantzitsua bada, teknologia ezarriko dela ziurtatzea berebizikoa da.

Urte askotan posible izan ez den itzulpen automatiko orokorraren aukera ere zabaltzen du. Arazo bat izan daiteke, baina aukera handiak ere eskaintzen ditu, bakoitzak bere hizkuntzan idaztea «nahikoa» litzatekeelako ulermen maila eskuratzeko.

Arazo-aukera dikotomian trabatu gabe, egoera horretara iristeko oraindik falta da, eta, beraz, hizkuntzak ezagutzea garrantzitsua da. Inoiz baino aukera gehiago ditugu hizkuntzak ikasteko (voxy.com, busuu.com, duolingo.com...) Horrek ere aukera berri asko irekitzen ditu.

Mundu globalizatu honetan egiten diren hizkuntzaren erabilerak hizkuntzen etorkizuna bera baldintza dezake. Badirudi jende askorentzat nahikoa dela ingelesa jakitea globalki komunikatzeko. Ezin uka, jende askok horrela ikusten duela, baina erabaki horrek atxikita dauka beste hizkuntzak zokoratzeko arriskua.

Eragin larriena hizkuntzen desagerpena izan liteke, baina horren aurretik beste albo ondorio batzuk ere baditu. Garrantzitsuena ingeles hiztun natiboen hobespena eta erreferentzialtasun faltsua. Natiboak ez diren beste pertsona batzuekin lehian, natiboek beti izango dute abantaila. Hau da, ez dira hobeagoak, hizkuntza aukeraketak egiten ditu «hobe» besteon begietara.

Eztabaidarekin lotuta, oso interesgarriak iruditu zaizkit Sustatun idatzitako Ingelesik? Ez, eskerrik asko! eta Financial Times-en Simon Kuperrek idatzitako Why proper English rules OK artikuluak.

Argi dago gure hizkuntza menderatzea, gertukoak behintzat «ulertzea», eta maila globalean garrantzia dutenetako baten bat ezagutzearen garrantzia. Bide horretan, nire abentura berria txinera da, eta arraroa badirudi ere, liburu batek ireki zuen horretarako atea (Chineasy.org).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai ©EITB

Nerea Reparazek eta Joseba Olagaraik aurkeztuko dute entzierroen saioa ETB1en

Urtzi Urkizu

Euskarazko kateak sanferminetako entzierro guztiak emango ditu, zuzenean.

Oihanederreko kideek azken emanaldia egin zuten atzo. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Oihanederren azken dantza

Unai Etxenausia

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea proiektuko kideek azken emanaldia antolatu dute, Falerina lorategian. Liher eta Lukiek rock taldeak gonbidatu dituzte azken agurra egiteko.
Txarko
1 ©JOSEBA AURKENERENA / EZEZAGUNA

Dantzaren zazpi jauziak

Ainize Madariaga

Hamaika aldaera eta izen izanik ere, egitura bat eta bera da. Galzorian izan zena partez berreskuratu zuten, estandarizatu eta demokratizatu. Dantza horrek euskalduna euskaldunago egin dezake.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...