Albistea entzun

IRLEN SAREA

Smart herria

Gorka Julio -

2014ko urriak 2

Iratzargailuak jo du, ohi baino hamabost minutu lehenago, lo fase egokian esnatzea erabakiko zuen eskumuturrean daramadan erlojuak. Ero moduan kafe bat hartzera joan sukaldera, baina kaka zaharra, ez du sakeleko diru ordainketa onartzen. Zer egingo diogu, ez da lehen aldia, makina zaharra da eta eskerrak txanpon zahar batzuk ditudan ordaintzeko.

Sarea ere ez dabil, atzoko tximistek zerbait kiskaliko zuten. Amak deitu nau. Bere etxeko argia ez dabil, aerosorgailuarekin elikatzen direnak kenduta. Ez dakit zer den baina, bisita egiteko aitzakia ona da, gauza batzuk ere eraman behar dizkiot eta.

Jantzi, atetik atera eta igogailuan sartu naiz. Ohiko ahots lirainarekin erantzun dio nire agurrari, baina kreditu nahikorik ez dudala izateko izan da oraingoan. Argi dago, zerbait gertatzen da nire diruarekin, baina zer? Eskailerak hartu eta kotxearen bila joan naiz orduan.

Autoan sartu eta berehala ulertu dut dena, nire sakeleko diru kontua blokeatu dute kotxeko azken letra ordaindu ez dudalako. Nola da posible? Autoak noski, ez du pizteko intentzio minimorik, bertan utzi beharko dena konpondu arte. «Smart Herria» egitasmoa martxan jarri zenetik bankuek era honetako blokeoak ezartzeko gaitasuna dute.

Eskerrak oraindik garraio publikoan ibiltzeko txartel zaharrean diru apur bat dudan. Autobus kontrolatzaileei ez zaie gehiegi gustatzen txartel horiekin ordaintzea, denbora galtzen dutela diote, baina zer arraio, nolanahi iritsi behar dut Andoainera.

Iritsi eta berehala amaren etxera joan naiz argiarekin zer gertatzen zaion ikustera. Aurrekariak ikusita, ziurrenik nire izenean dagoen argiaren fakturak ere atzera bota dizkiote eta ondorioz... Eskailerak hartu behar nituen, baina Orona oKoop sareko partaidea ez bada ere, «demokrazia ekonomikoaren ituna» sinatua duenez, dohainik da eta eskerrak zazpigarren solairuraino poltsa honekin igotzea ez litzateke eta lan erraza izango.

Amak beti bezala hartu nau, pozik, baina larrituta. Kontsumo kooperatibako janari poltsa mahai gainean utzi eta Guifi.net-era konektatu naiz. Hori behintzat badugu hemen. Bankuari bideo dei bat eskatu diot, baina beti bezala okupatuta zeuden, bost minutuko kontua. Deia itzuli didatenean, «barkatu arazo tekniko bat izan dugu» izan da erantzuna eta argia piztu da orduan, fuck!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Munstroa nor den? Barrura begiratu behar da erantzuteko»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Gutun bati buruzko gutuna, eta obrari eta haren egileari buruzko aldarria. Hori da, besteak beste, 'Frankenstein agurgarria'. Galarragak eta Pettik ondua, Literaturian emango dute, hilaren 28an.
 ©DOM CAMPISTRON

Kaka lotsa: kaka koka

Ainize Madariaga

«Lantokian ezin dut kakarik egin, hau lotsa!». «Ikastolan ez dut sekula egiten, bertzeek ikus nazakete!». Kaka egitearen lotsa horri parkopresia deritzo. Emazteek gehiago pairatzen dute. Haurtzaroari hertsiki lotua da gaitz psikologiko hori, eta ondorio fisiologikoak dauzka, baina baditu aterabideak.

 ©EUSKO LEGEBILTZARRA

«El Salvadorren ez dago prentsa askatasun nahikorik»

Urtzi Urkizu

Eusko Legebiltzarrean izan da Dada Sanchez, El Salvadorko kazetarien aurkako jazarpenaren berri ematen. Azaldu duenez, herrialde horretako hamabi kazetari erbestera joan dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...