Albistea entzun

IRLEN SAREA

Pakistango elektrizitate sarea

Gorka Julio -

2015eko urtarrilak 29

Pkistanen zentral elektriko batean gertatutako eraso batek elektrizitaterik gabe utzi du herrialdearen %80. Eraso horrek sortutako arazoen ondorioz, beste estazio batzuen deskonexioa burutu behar izan dute, arazoa ez larritzeko.

Elektrizitate sareak, nodo garrantzitsu batzuen menpe dagoen sarea da, eta horrek erasotzen erraza egiten du. Eraso puntual, baino zehatzekin min handia jasan dezake.

Orain arte elektrizitatea garraiatzeko beharrezkoa zen sare egitura hori mantentzea, baina gaur egun, era banatuagoan sor daiteke elektrizitatea. Teknologia asko hobetu da eta kostuak murriztu, horrek jada ekoizpen autonomoa sustatzeko aukera handiak eskaintzen ditu. Orain arteko sare egitura baliagarria da oraindik, sortzen den gehiegizko produkzioa bideratzeko, baina ez litzateke guztiz ezinbestekoa izango.

Elektrizitatearekin ikusten duguna beste alor batzuetan ere gertatzen ari da. Mundu berria eta zaharra borroka etengabean daude. Espainian, Europako legedi atzerakoienak aurrera atera dituzte energia alorrean.

Hala ere, fenomenoa orokorra da eta geldiezina. Interneten izan daitekeenaren aurrerapen bat ikusi ahal izango dugu. Teknologia banatuak, sare banatuagoak posible egiten dituztenak, marjinal izatetik, hedapen zabala edukitzera pasatzen ari dira. Web 2.0 paradigma gehien sozializatu zuen Tim O'Reillyk adibidez Bitcoin moneta banatuak erabiltzen duen blockchain teknologia plataforma bezala ikusten du.

Interneten eragin zabala badu honek, paraleloan energiaren sorkuntzan, jendartean, ekonomian... arlo guztietan izango du eragina, dena konektatuta baitago. Horregatik da hain garrantzitsua Interneten pribatutasuna, neutraltasuna, askatasuna... defendatzea.

Batzuek ez dute ikusten edo ez dute ikusi nahi, baina Oxfamek ateratako datuen arabera 2016an joerak jarraitzen badu, jendartearen %1ak beste %99ak baino ondasun gehiago izango du. Beraz, aberastasunaren banaketan neurriak hartu behar dira. Bestela ere, mundu berrian, %1 hori, sare zentralizatu bateko nodo garrantzitsuak, gero eta erasotzen errazago bihur daiteke. Eta Pakistango elektrizitate sarea bezala, ur-jauzi baten moduan erori. Guztiak dirudi ezinezko, egiten den arte.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Erroiz olio enpresako kideak, Oinatz Bengoetxea pilotari ohia erdian dutela, atzo. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Urre berdearen zukua dastagai

Unai Etxenausia

Lantziegoko Erroiz olio enpresak oliba olio birjina estra berria aurkeztu du. Aurten, Bengoetxea pilotari profesional ohia gonbidatu dute Sustraiak zuku izarra dastatzera.
Txantxangorri bati eta onddo bati sakelakoarekin egindako argazkiek Merlin eta Mushtool aplikazioetan egindako bidea. ©BERRIA

Natura poltsikoan

Enekoitz Telleria Sarriegi

Geroz eta gehiago dira natura behatzen eta ulertzen laguntzen duten sakelako aplikazioak. Behatu litezke mendiak, onddoak, hegaztiak, landareak, zeruak... eta bahetu litezke ondoren behaketak. Adituek diote erabilgarriak, errazak eta herritarrak zientziara hurbiltzeko lagungarriak direla, baina tentuz erabiltzekoak ere bai, ez dutelako beti bete-betean asmatzen.
Jose Ignacio Jauregi —eskuinetik hasita bigarrena—, lankideekin, Michelin izar berdea esku artean dutela. ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Ongi elikatutako txerriek zapore hobea dute»

Amaia Jimenez Larrea

Lekunberriko Maskarada jatetxeak Michelin izar berde bat lortu du orain gutxi. Jatetxearen jasangarritasuna saritu dute, 'euskal txerri' izeneko arraza nola tratatzen duten aintzat hartuta.
 ©TAMARA ARRANZ

Ez ote da beranduegi autoeskolarako?

Mikel Yarza Artola

Borja Cobeagak 'No me gusta conducir' telesaila estreinatu du, gidabaimena 40 urterekin atera nahi duen gizon baten inguruko komedia

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...