Leire Palacios.
EKOGRAFIAK

Konspiranoikoak

2015eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Donostiaratu berri, unibertsitatean ezagutu nuen bizpahiru urte atzera Ardales (Malaga, Espainia) herriko lagun bat. Noski, adiskidantza horrek astelehen gaueko Tú al norte y yo al sur saioaren emanaldia are entretenigarriagoa egin zuen. Etengabeko «aizu, zure herriko jendea horrelakoa al da?» galderari beti ematen genion erantzun berbera: «Eta zure herrikoa?». Argi dago reality batean parte hartzeko errazago hartuko dutela —casting-etan ikusi genuen bezala— Granadan (Espainia) «alanbrada» dagoela uste duen norbait, zerbeza marka Alhambra dela ondo dakiena baino. Dena den, kontu bat inkultura da edo inguratzen zaituenari arretarik ez jartzea, eta beste bat, bertatik bertara ohiturez barre egitea. Alegia, andaluziar batek txalapartaz edo euskal dantzez egin zuen bezala, horien gainetik flamenkoa jarrita. Mezu bat xalao horrentzat: Horrelakoa ez, mutiko.

Lagunak Canal Sur kate andaluziarrean jarraitu zuen gure etxean ETB2 ikusi bitartean. Batera estreinatu zuten. Kurioski, ETB Sat-ek Orioko arraunaren inguruko Tribu Horia saioa ematea erabaki zuen—nola? Baina ez al zen reality-a gaueko izarra?—. Tribuaren berbak-en saio berezia ordutegi ezin kaskarragora bideratu zuen. Hala ere, zergatik ez zuten Kike Amonarriz eta bere lantaldearen Aprender euskera, misión imposible programa eman?

Andaluziar eta euskaldunon artean martxan jarri den zirku-memoria-historiko-anestesikoak badu oraindik argitu ez dugun ertz bat. Hots, edozein konspiranoia pelikulerotan irakatsi diguten arrasto bat. Dexterrek aztarnarik utzi gabe akabatzen irakatsi zigun bezala, eta CSIk dena planeatzen harrapa ez gaitzaten. Iker Jimenezek ere bere lana egin du, Hollywoodeko hamaika pelikularekin batera. Adibidez, Seven. Hori da, zenbakiez ari naiz. Zergatik andaluziarren eta euskal herritarron artean 8 zenbakia erabiltzen da etengabe? Zortzi abizenekin hasi ziren, horren konnotazioa arras ezaguna zaigu Rh negatiboarekin batera. Purutasuna. Tú al norte y yo al sur saioak zortzi kide ditu talde bakoitzean. Egin kontu, martxa honetan andaluziar eta euskaldunon arteko sinbolo numerikoa zortzi izango dela. Gure zortzigarren lurraldea izan nahi al du Andaluziak? Izango al da Katalunia motor ekonomikoak alde egingo duela argi ikusten dutelako?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.