EKOGRAFIAK

Ez gara osorik atera

Aritz Galarraga -

2015eko urriak 20

Bertin Osbornerenganako pasioa jakinarazi ondotik, gaurkoan beste amodio adierazpen bat. Beste pertsonaia handi batenganakoa. Gero eta handiagoa, egia esan: Gerard Depar- dieu. Arte kateko À pleines dents! saioan gidari dabil orain, han-hemengo zera gastronomikoak erakusten dituen erreportaje sorta. Eta zer inporta zaigu guri?, galdetuko du, arrazoi osoz, zuetako batek baino gehiagok. Bada, ezer gutxi, baldin eta ez balu bisitatu gure etxe maitea, Euskal Herri doloretakoa. Eta Euskal Herria diodanean diot bat, handia eta librea. Hara: «Euskal Herria bitan moztua da, iparraldea Frantzian, hegoaldea Espainian, beren izaera zalantzagabea erakusten dute aukerarik txikiena dutenean»; edota «euskal hizkuntza, frantsesa baino lehenago jaio zen, espainola baino, inork ez dio ezagutzen jatorria». Eta erakutsi zuten mapa, zazpi probintzietakoa, terrorismoaren apologia ia.

Saioaren hasieran aurkezleak bere buruaz egin zuen aurkezpena da ez galtzekoa: «Gerard Depardieu nauzue» —eskerrak esaten duen, Obelix zela pentsatuko genuke bestela—, «munduko hiritarra» —Errusiako pasaportearekin orain, hori bai—, «biziduna» —nahiz uste dut esan nahi zuela bizizalea—, «maite dut barre egitea, edatea, jatea» —kontxo, inork ez luke esango—. Eta Euskal Herrian gaindiko bidaia izan zen Bankatik Hendaiara. Bankan, bost kiloko amuarraina arrantzatuta agertzen da tipoa. Piszifaktorian arrantzatutakoa, noski. Alduden, euskal arrazako zerriak bisitatzen dituzte. Saioak izan zuen katarsi unerik handiena. Aurkezlearen eta gonbidatuen artean, esan nahi baita. «Zerrietako zein pasatuko duzu lapikora?», galdetu zion zerri hazleari. Une batez, Depardieu bera pasatuko zutela iruditu zitzaidan. Itsasun, gereziak ez, Ezpeletako piperrak dastatzen dituzte. «Kolesterola, piperrek baino gehiago, zenbait pertsonak eragiten didate». Farmazian neurtu nuen nik, saioa ikusi ondoren: 200dik gora neukan. Hendaian, txipiroiak arrantzatzeko saio bat egiten dute —emaitza eskasekin, dena esan behar bada—. Halako batean, uretara eroriko zela zirudien. Baina, ez, bakarrik erakutsi ziguten kareletik pixa egiten. Oso hezitzailea dena, bai horixe. Eta saioa ixteko, bi perla: «Jatunkeriarik ez da falta izan bidaia honetan», esan beharrik balego bezala; eta «ez gara osorik atera». Bada, jakingo bazenu teleikuslea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna