Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

EKOGRAFIAK

Ke lainoa

Leire Palacios -

2017ko martxoak 7

Lerro hauen bitartez nire elkartasun osoa adierazi nahi diet Euskalduna naiz, eta zu? saioko lantaldeko kideei, baita, elkarrizketetan parte hartu duten lagunei ere. Horiez gain, azken egunetako gertakariekin lotuta euren burua ataka zailean topatu duten guztiei ere.

Umorea oso kontu serioa da. Batetik, estereotipoak sortu eta errotzeko ahalmena dauka, eta bestetik, horiek sortu eta errotzeko ahalmena baldin badauka, horrek esan nahi du, gizartearen kontrolerako dispositiboa ere badela. Identitateekin ezaugarri jakin batzuk lotu daitezke umorearen bitartez. Ezaugarri horiek azaltzeko hitz jakin batzuk erabiltzen ditugu, eta hortaz, hitz horien esanahia definitzen ari gara etengabe. Era berean, hitz horiek erabiltzean, irudi bat datorkigu gogora. Esate baterako gaztelaniazko «cateto» hitza erabiltzen dugunean, gehiengoari datorkigu pertsona jakin baten irudia burura, eta ziur aski, azentua eta guzti entzuteko gai izango gara gomuta irudikatuz gero. Eredu horiek eraikiak dira, umore boteretsuaren bitartez ikasitakoak.

Ocho apellidos vascos filmak zabaldu zuen pandoraren kutxa. Harrezkero, hamaika saio izan dira umore identitarioren bidez jolas arriskutsuan parte hartu dutenak. Zerk bihurtzen du Euskalduna naiz, eta zu? ezberdin? Saioak ez du pertsonaiarik sortu iritziak plazaratu ahal izateko, eta horrek errealitatea are gordinago laga du agerian. Benetako pertsonak dira euren iritzia irribarretsu azaltzen, hori da euren krimena espainiarren begietan. Gidoia zainduagoa izan zatekeela egia da, EITBren nazioarteko ikuspegi eta dimentsioan jokatzeko adina findua behintzat.

Egia esan, egunero informazioa sortzen eta moldatzen ari diren hedabideen jarioa etengabea denez gero, oso zaila da neurria hartzea. Hamarkadetako estrategiari eusten diote: Euskal Herriaz hitz egiteak, ke lainoa sortzen du espainiar kontuetaz aritzeko. Jakin dugunez, PSE-EEk EITBri marko juridiko espainola errespetatzeko beharra duela dio. Frankismoaren garaiko figura politikoak, zein GALen parte hartutakoak zigorrik gabe edo zigor handirik gabe goxo hiltzen utziko dituen marko juridikoaz ari direla ulertu behar dugu. Agian, saioa trantsizioaz egin behar zuten. Horrela, kaxketa zapaltzaileaz gain, ordaintzarako bidea egin gabe dagoela erakutsiko genuke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Elkarte askotan konpromisorako urratsa egitea kostatzen da»

Iker Tubia

Pedagogia aktiboaren bueltan aritu da Bobes; batez ere, hezkuntza araututik kanpo. Emakumeen ahalduntzerako herri kultur-zentroetan aritu da jo eta su, eta hamaika elkartetan. Emakumeez, feminismoaz, ibilitakoaz eta erronkez mintzatu da.
Darth Vader eta haren soldaduak, Antiguatik udaletxera bidean. ©BERRIA

Elkartasunaren indarra lagun

Jakes Goikoetxea

'Star Wars' filmen sagako pertsonaien erakusketa eta desfilea egin dituzte Donostian. Zaleen Pink Force fundazioak antolatu ditu, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen alde.
 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Entzundako zerbaitek norbaiti balio baldin badio, zoragarri»

Jakes Goikoetxea

Hamabi bideo elkarrizketako proiektu bat abiatu du, aurrera egiteko tresnak bilatzeko asmoz, besteek egindako bidetik ikasteko asmoz. Enpatian eta konfiantzan oinarritutako solasaldiak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.