Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Ke lainoa (II)

Leire Palacios -

2017ko martxoak 9

Itaun andana ekarri zizkigun atzo lerrootara Labainek. Ziur aski erantzunik izango ez duten kezkak pilatu zituen zutabekideak. Gatazkek sortutako ezinegonari esker loratu ohi dira hausnarketak. Haatik, hautsak harrotu dituen umore ekintzaren ondorioz piztu diren erreakzioei erreparatuta, ez dirudi boteretsuek hausnarketarako aparteko gogoa dutenik. Gertatutakoa deitoratu dute askok, sortutako arrakalak bere baitan zer gordetzen duen ulertu gabe. Tamalez, Espainiaren batasuna aldarrikatzen duen errelato hegemonikoak irabazi du beste behin ere. Audientziaren pentsamoldean eragiteko errelatoa sortu eta hedatzen duten hedabideek irabazi dute partida. Behintzat orain arte ez daukagu kontrako adierazi diezagukeen zantzurik. Euskaldunok barkamena eskatu behar dugu, eta kito, ez dago eztabaidarako betarik. Hau da, saioa saretik kendu dute eta gertatutakoa objektiboki ulertzeko biderik ez daukagu. Saioan parte hartu zutenek euren aurpegia ikusi behar izan dute Espainiako hedabide guztietan, txarto transkribatutako hitzen ondoan. Nahiko narrasa da kontua. Era berean, auskalo nork eskatu behar dien barkamena protagonistei euren irudia publikoki iraintzeagatik. Euren irudi eskubideak babestu dira?

Kontu hauek eta beste izan genituen bart hizpide mahai baten inguruan eta lagunartean. «Gogoan al dauka norbaitek Hazte Oir plataformaren autobusa? Orain ez al dute karabana bihurtu? Noiz demontre heldu behar da Euskal Herrira?». Hedabideek audientziaren atentzioa desbideratzea lortu dute Espainiaren batasunaren izenean. Espainiako monarkiaren jarduna zalantzan jarri duen Noos auziaren epaia jakin berri denean, eta ideologia homofobikoa zabaldu nahi duen autobusaren polemika puri-purian dagoenean, momentu horretan, hain justu jarri dira Espainiako hedabideak Euskal Herriari begira. A zer kasualitatea.

Kospiranoietan erori aurretik, bada honezkero zalantzan jarri ezin daitekeen erralitate bat. Atzo arduraz eta tristuraz betetako lagun baten mezuak adierazi zidan legez, geroz eta gehiago dira, zorionez, hedabideen botere anestesikoaz jabetzen direnak. Martxan jartzeko ordua da. Ikusleok eta erabakiak hartzeko boterea duten horiek elkarlana hasi behar dugu. Kontrara, masa anestesiatua besterik ez gara izango, zerbait izatekotan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA/ FOKU

«Ez da gaztetxearen inguruko film soil bat»

Amaia Jimenez Larrea

'Mari. Isilik nahi gaituztenan' Oñatiko Antixena gaztetxearen hamargarren urteurrenaren harira sortutako film bat da, fikziozkoa. Datorren astean estreinatuko da, Oñatin eta Durangoko Azokan.
Hilabete honetan bi aldiz agertu da Belharra, Donibane Lohizune parean. Europako uhinik handiena da. Matt Etxebarne ageri da argazkian, foil taula <em>hegalaria</em> lagun. ©FRANCK LAPUYADE

Belharra: hogei urteko mugarria

Ainize Madariga

Hogei urte bete dira Donibane Lohizuneko Belharra uhin erraldoiaren gainean surf egin zutela lehen aldikoz. Axi Muniainek arraunean ere igan zuen lehentze, 2013. urtean. Gero eta haboro dira ausartzen direnak orain: Matt Etxebarne da haietako bat. Baina denek oroitarazi dute lanjer handia.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Hemengo irrati batzuk hasiak dira jolasten adimen artifizialarekin»

Urtzi Urkizu

Adimen artifizialarekin narrazioak sortu, eta horiek 'Zero eta bat' podcastera eramaten ditu Erezumak. Gaur sareratuko du hirugarren atala. «Esperimentatzen jarraituko dut».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...