EKOGRAFIAK

Dena libre?

Jokin Labaien -

2017ko maiatzak 12

Telebistako emanaldiek gaitasun ikaragarri dute nigan harridura —ezkorra— sortzeko. Gaur aipatuko ditudan bi adibideek ez dute lehenengoz muga gorririk igaro, baina oso denbora tarte txikian ikusi ditut. Joera baten isla dira.

Supervivientes saioaren azken emanaldian ikusi nuen lehena. Proba bat egiten ari ziren lehiakideak, uraren azpian arnasarik hartu gabe nork denbora gehien igaroko. Ur azalera irteten azkena, irabazlea, zorabiatu egin zen, oraindik uretan zela atzerantz eroriz. Aurkezleak oihuz eskatu behar izan zien gainontzeko lehiakideei hura eusteko. Handik gutxira, lehiakide hark irabazteko edozer egiteko prest zela azaldu zuen. Bigarren kasua, AEBetatik erositako saio batean izan zen. Saioko bi protagonistek argaltzeko erabakia hartu, eta saioan egingo zuten ahalegina, urte batez. Lehen gauean, atsedenik gabe, ariketa fisiko etengabe eta gogorrak egitera behartu zituzten, modu gogor eta bidegabean, haiekin ziren entrenatzaile militar moduko batzuek. Protagonistetako bat, ozen ezinaren ezina erakutsiz ari zela, ziplo erori zen, arnasa hartu ezinik. Antsietate krisia izan omen zen. Haren mugak non ziren erakusteko bidea izan omen zen ordura artekoa, entrenatzaile baten arabera. Handik aurrera, denerako prest zegoela esan zuen protagonistak.

Egiari zor, ikusitakoek ez didate harridurarik sortzen. Harritzen nauena da haiek emateko erabakia lasaitasunez hartu izana. Ez espero izatea ikus-entzuleen arbuiorik edo dagokien arduradunen neurririk. Izan ere, ematen duten ereduaz gain —eta ezin ahaztu hedabideek behar luketen erantzukizunaren inguruan dagoen eztabaida—, begien bistakoa da protagonistak arriskuan jarri zituztela saioaren arduradunek. Beste maila batean, arduradunek muturreko egoerak sortuz sortzen duten sumisioa eta zentzugabekeria ere agerian uzten dute. Irabazi edo helburu bat lortzearren, norberak bere burua arrisku horretan jartzea beldurgarria da. Gainera, balioen manipulazioa ere eskaintzen dute. Balio negatiboak —zentzugabekeria, krudelkeria, norbere burua arriskuan jartzea, inozokeria...— sustatzen dituzte, positiboen izenean —sakrifizioa, ahalegina...—. Telebistako saio batzuekiko dagoen permisibitatea ere geratzen da agerian. Bestelako jardueretan onartuko lirateke halakoak? Telebistan dena da libre?

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Iruñeko Erruki Etxea Nafarroako zahar etxe handiena da eta han pandemiak eragin handia izan du ©Iñigo Uriz

Zahar etxeen tamaina eta kokagunea faktore erabakigarriak izan dira COVID-19aren eraginean

Berria

Nafarroako Gizarte Errealitatearen Behatokiak lurraldeko 74 zahar etxeetan eta 14 menpekotasun zentroetan pandemiaren olatuak izandako ondorioak ikuskatu ditu txosten batean, eta hainbat gomendio eman dizkio gobernuari.

Jaendik (Espainia) etorritako sasoikako langile bat Villabuenako mahasti batean beharrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Segurtasun neurri oso zorrotzekin abiatu da mahats bilketa Araban

Xabier Martin

Sasoikako biltzaileek burbuila taldeetan jarduten dute Arabako Errioxan, soilik bizitokitik mahastira mugituz. Kilotan urriagoa da aurtengo bilketa, baina «mahats bikaina» iristen ari da upategietara

Boris Johnson, rresuma Batuko lehen ministroa, gobernu bilera baino lehen./ ©Neil Hall, EFE

Londresek murrizketa gehiago iragarriko ditu kutsatzeak eragozteko

Arantxa Elizegi Egilegor

Aurreratu dituzten neurrien artean dago tabernak lehenago ixtea eta telelana sustatzea.

Arrauntzeko eskola. Artxiboko irudia. ©Bob Edme

Miarritzeko Andre Maria eskola hetsi dute

Oihana Teyseyre Koskarat

Irakasle batek positibo eman du PCR proban. Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du eskola hestea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna