Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Ondorena

Barkosen ustez, aldaketa sendotu da, baina etekina Ahal Dugu-k atera dio

UPNk eta PSNk ondorioztatu dute herritarrek gobernua zigortu dutela.

Aldaketaren aldeko indarrek baztertu dute bigarren itzulia zirela bozak
Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria, atzo.
Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria, atzo. VILLAR LOPEZ / EFE

Joxerra Senar -

2015eko abenduak 22 - Iruñea

Hauteskunde osteak bere biharamuna utzi zuen atzo Nafarroan, eta lurraldera begirako analisia egin zuten protagonistek. «Nafarroa ez da abertzalea», ondorioztatu zuen UPNko presidente Jose Javier Esparzak, eta berehala nabarmendu zuen herritarrek gobernuaren lehen bost hilabeteak zigortu dituztela. «Nafarroako Gobernua babesten ez duten botoak babesten dutenak baino gehiago dira». Analisi horren jakitun, Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak su hesia altxatu zuen. «Argi eta garbi, aldaketaren aldeko jarrera sendotu da, eta oraingoan, batik bat, etekin politikoa Ahal Dugu-k atera dio».

Mezu kontrajarriak dirudite, baina emaitzek bi interpretazio horiek ahalbidetzen dituzte. UPN eta PPren koalizioari PSOEren botoak gehituz gero, 156.601 herritarrek eman zieten babesa, edo boto-emaileen %44,5ek. Aldaketaren aldeko lau indarrek, berriz, 160.860 boto bildu zituzten, edo boto-emaileen %45,7. Kasu horretan, aldaketaren aldeko indarrek babes handiagoa jaso zuten, baina erregimenaren aldeko bi aukerei Ciudadanos gehituta, 24.489 boto gehiago izango lituzkete, eta euren aldekoa izango litzateke Nafarroako lehia.

Emaitzek erakutsi dute Nafarroako eskuin sektorea finkatuta dagoela. 2011ko bozekin alderatuta, PPk eta UPNk galdutako 24.615 botoak zuzenean Ciudadanosera joan dira, eta alderdi horrek Itun Ekonomikoaren aurkako hain mezu oldarkorra izateak mesede egin die oraingoan. UPNk eta PPk abilezia erakutsi dute, maiatzean abstentziora ihes egin zieten boto-emaileak mobilizatzea lortu dutelako oraingoan. Bere lidergoa eta proiektua indartuta atera den heinean, Espainiako testuinguruarekin ahaztu da Esparza. «Hauteskundeak irabazi ditugu. Bi diputatu eta hiru senatari, arrakasta bat».

Nafarroako Ahal-Dugu oso indartuta atera da, eta mapa politikoaren berregokitze horrek aldaketaren aldeko indarren artean tentsioak eragin ditzake. Dena den, UPNk ez bezala, Laura Perezek bi testuinguruen artean bereizi nahi izan du. «Estatuko hauteskundeak izateak zuen garrantzia, eta estatu mailako emaitzak erkidego mailako hauteskundeekin ez du zerikusirik. Erabat bereizten ditugu».

Halakorik ez zaio interesatzen PSNri. Hauteskunde orokorretan inoiz izandako emaitzarik txarrenak izan arren, Maria Txibite idazkari nagusia «nahiko pozik» azaldu zen maiatzean baino 9.500 boto gehiago lortu zituelako. Joera hori, ordea, beti izan da, historikoki PSOEk PSNk foru hauteskundeetan baino emaitza hobeak lortu dituelako. Txibitek gobernura desbideratu zituen kritikak: «Nafarroako Gobernuak babes handia galdu du».

Oposizioaren analisiaren aurrean, Geroa Baiko Koldo Martinezek baztertu egin zuen hauteskunde horiek maiatzekoen bigarren itzulia izan zirela. Ezkerrako Jose Miguel Nuinen ustez, emaitzek ez diote akordio programatikoari zertan eragin.

«Oso emaitza txarrak»

Mezu bera eman zuen EH Bilduko Adolfo Araizek, baina ez zuen autokritika baztertu. Duela lau urte baino 14.352 boto gutxiago eskuratu zituen koalizioak. «Oso emaitza txarrak izan ditugu Kongresura begira, eta horrek behartzen gaitu gogoeta egitera zergatik ez dugun lortu ordezkaritzari eustea». Bere ustez, Espainiako testuinguruak eragin du, baina ezin du aitzakia izan. Senaturako hautagaitza bateratuaren kasuan porrota «agerikoa» dela deritzo. «Desoreka dago Kongresuko lau indarren eta Aldaketak Senaturako lortutako botoen artean».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera
Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.