Noiz sortua: 2017-04-02 00:30:00

Arabarren beroa sarea josteko

Giro ezin hobea sortu dute Gasteizko Principal antzokian finaleko seikotea animatzera joan direnek. Ehunka lagunek bete dute aretoa, eta publikoaren epeltasuna igarri dute finalistek.
Giro beroa sortu dute Principal antzokian bildutako zaleek.
Giro beroa sortu dute Principal antzokian bildutako zaleek. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2017ko apirilak 2

Hasieratik amaieraraino, epeltasuna. Gasteizko Principal antzokia bete duten bertsozaleen berotasuna nabaritu egin dute kantuan aritu diren sei finalistek. Seikoteak txaloak, animoak eta oihuak jaso ditu animatzera joandako ehunka zaleen eskutik, eta besarkada beroak, berriz, sariak banatzera joan diren Arabako bertso eskoletako kideengandik. Epela izan da, halaber, saioa amaitzeko Karla Santistebanek Pereari txapela janzterakoan eman dion besarkada.

Gasteizko Principal antzokiko ateak 17:00etan ireki dituzte; ordurako hainbat lagun daude kanpoan, zain. Finalean izango den seikotea ere kalean da, solasean, aldarte onean. Lagun eta ezagunekin ari dira hizketan. Urduritasuna nabari zaie, baina disimulatzen saiatu dira. «Urduri?», galdetu dio kazetariak Oihane Pereari, alboko kafetegi batean topatu duenean. «Ez, batere ez», erantzun dio irribarretsu.

Sarreran zain dagoen ikusle multzoa sartuz joan da barrura, tokia hartzera. Ondoko tabernetan ere bertsozale ugari ikusten da. Bazkalosteko kafea hartzen gehienak, geroago hastera doan ikuskizunaz solasean asko eta asko. Faborito Manex Agirre jo dute batzuek, eta Iñaki Viñaspre eta Oihane Perea beste batzuek. Asier Otamendi ez zen aurrekoan egon, eta ikusmina sortu du urretxuarrak zer egin behar duen aurtengo finalean: «Sorpresa emango du, ziur».

Gazteenak eta beteranoenak. Horiek ere badute zalerik. Xabi Igoa aramaioarra animatzera joan direnek ez dute dudarik hark emango duela ezustekoa. Serapio Lopezen jarraitzaileek ere itxaropenari eusten diote: badira 25 urte azkenekoz final batean aritu zela, baina maila emango duela zalantzarik ez dute.

Finalistentzat oholtza prest dago antzokiaren barruan. Sei jarlekuak ere ongi paratuta daude. Atzean armiarma sarearen irudia. Izkin batean, mahai baten gainean, irabazleak jantziko duen txapela, zain.

Hasi da, apurka-apurka, aretoan jendea sartzen. Antzokiaren palkoetatik eskegita dauden pankartei so egin die batek baino gehiagok. Argi dago finalista bakoitzak badituela bere zaleak, bere mezuak. Piraten erregina txapelaren bila, Pereari zuzendutako mezua pankarta batean. Igoari umorez beste bat: Ez utzi Manexi larrepetitzen. Aupa Xabi. Viñaspre berriro txapela jantzita ikusi nahi dutenen mezua ere, argia: Aurten ere Viñaspre txapeldun. Lopezek ere izan du berea: Nik gorria eta hik beltza. Aupa Serapio! Gu bion ametsa.

Hasi da finala. Landutako gaiek irri asko sorrarazi dituzte. Agurrak lagundu du umorea plazaratzen, eta saioa etengabe goraka joan da, gaiek eta bertsolarien lanek lagunduta.

Buruz buruzkora igaro diren bi bertsolarien izenak entzuteko irrikan egon da publikoa. Otamendi eta Perea entzutean txalo zaparrada eta oihuak entzun dira Principalen. Ezuste aurpegia jarri du Pereak, bere izena entzutea espero ez zuelako, akaso. Eta gero, irabazlearen izena entzun duenean, are harrituago geratu da. Txaloaldi batekin ospatu du publikoak gasteiztarrak txapela janztea. Hura ere beroa izan da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 24ko datuekin eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da hildakorik izan, 23 positibo berri detektatu dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.474 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.013 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

COVID-19aren proba egiteko ilarak, New Yorken. ©JUSTIN LANE / EFE

5,4 milioi kasu baino gehiago atzeman dituzte munduan

Berria

COVID-19ak 345.000 lagun baino gehiago hil ditu, Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera. Egoera larriena AEBetan dute. 1,6 milioi positibo baieztatu dituzte han, eta 100.000 heriotza baino gehiago izan dira; New Yorken bakarrik, 29.021.

Gaur ireki dituzte hondartzak Donostian. ©Juan Carlos Ruiz, Foku

Bigarren faserako jakin beharrekoak

Jon Ordoñez Garmendia

Gaurtik aurrera, araudi berri bat dago indarrean Hego Euskal Herrian, eta ordutegiei, saltokiei, taberna eta jatetxeei, hezkuntza zentroei, kirola jarduerei, eta igerileku eta hondartzei eragingo die.

Mikel Sanchez. ©/ Irekia

Bigarren fasean ere «zuhur» jokatzeko eskatu die Jaurlaritzak herritarrei

Jon O. Urain

Mikel Sanchezek jakinarazi du azken egunetako kutsatzeak familia barruan gertatzen ari direla, eta udazken-neguetarako indartu egingo dutela ohiko gripearen aurka txertatzeko kanpaina.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna