Albistea entzun

ARGI ALDIAN

Sexu kromosomen aurka

Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyar Zientzia

2014ko irailak 28

X X badu, neska; XY badu, mutila. Erraza da, errazegia. Egia da, Y kromosomarik gabe, enbrioia eme bilakatuko dela; hau da, jaio berriak neska-itxura izango du. Y kromosoma badu, berriz, enbrioia ar bilakatuko da, eta jaio berriak mutil-itxura izango du, barrabilak eta zakila izango baititu. Hain justu, barrabilak eta zakila garatzeko beharrezkoak diren geneak ditu Y kromosomak. Zehazki, SYR genea da barrabilak garatzeko giltza, eta hark pizten ditu baita gizonezkoen ezaugarri fisikoekin lotutako beste gene asko ere.

Alabaina, gauzak ez dira beti hain errazak. Adibidez, gerta liteke kromosometan geneak nahastea, eta, adibidez, bi X kromosoma dituen pertsona batek gizonezko-itxura izatea, SYR genea lekuz mugitu delako X kromosometako batera (translokazioa deitzen zaio geneak lekuz aldatzeari). Pertsona hori antzua izango da, ez dituelako ar ugalkorra izateko behar dituen beste gene batzuk bere kromosometan, baina, bestela ere, bere itxura fisikoa ez dator bat kromosomek agintzen dutenarekin. Eta hori adibide bat baino ez da; XX-emea/XY-ar sailkapen-sistema sinpleegia dela erakusten duten beste asko daude. Esaterako, sexu-kromosomek diotena eta itxura fisikoa bat etorrita ere, gerta daiteke garunak beste zerbait esatea; edo jaio berria hermafrodita izatea...

Horiek guztiak aintzat hartuta, badu zentzurik sexu-kromosoma izendapenak? Ezezkoan dago Sarah Richardson. Historialaria eta zientzia filosofoa da; haren ustez, ez da zuzena X-ri kromosoma emea eta Y-ri kromosoma arra deitzea. Ez da zuzena, eta, gainera errazkeria da. Kromosomek ez baitute hainbeste agintzen; kontua ez baita hain erraza.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik egin du jakinarazpena: «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dira.

Baionako txertaketa gunea, artxiboan ©Guillaume Fauveau

Pfizer dosiak ez ote diren faltako beldur dira txertaketa guneetako langileak

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako txertaketa guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute, pazienteei «gardentasuna zor» zaielakoan.

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Hilaren 15etik aurrera autonomia erkidegoek haurrak txertatzen hasi ahal izango dutela jakinarazi du

Munilla meza ematen Azpetian (Gipuzkoa), 2019an. ©Javier Etxezarreta / EFE

Donostiako apezpikutza utziko du Jose Ignacio Munillak

Paulo Ostolaza

Ia hamabi urte egin ditu karguan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzaina izango da aurrerantzean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.