'Home Everywhere'

Medicine

2015eko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Diskoetxea: Captured Tracks.

Rock alternatiboaren eszenan 90eko hamarkadan ibilbide koskorra eginagatik, askok ez genuen Medicine taldearen berririk izan harik eta hainbat musikariren ahotan agertzen hasi zen arte. 2013an estudiora itzuli ziren ostera, emankor itzuli ere, urte hartan ez ezik orain hilabete gutxi ere argitaratu dutelako disko bat. Home Everywhere-k oihartzun orotarikoak biltzen ditu, My Bloody Valentine-n shoegazing atmosferak, Ellioth Smithen tankerako ahoskerak eta beste, baina, hortik harago, sonoritate berriak esploratzeko gogoa sumatzen da haien lan berrian: orain hamarkada pare bateko eskemetan eroso jarraitu beharrean, esperimentazioari bide eman eta sintetizadorezko noise pop paisaietara egin dute jauzi. Ausardia aitortu behar zaien gisa berean azpimarratu behar da, ordea, askotan kantuak max mix pobre samar batzuetan gelditu zaizkiela, soinu berrien bilaketa gaindosiak itota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.