'Lagos Sessions'
Billy Bao
Diskoetxea: Munster / Night School.
Bandako buru Mattin bizkaitarraren aburuz, asmo handiko lana da Lagos Sessions. Taldea Nigeriako Lagosera joan da 15 minutuko lau pieza grabatzera, Bilboko Zorrotza auzoan bizi den Mark Ido nigeriarrarekin batera. Diskoa Afrikako hiri horren inguruko soinu-obra da, arriskuzalea eta deserosoa, Billy Baoren ibilbidean ohikoa den lez. Hala, A aldeko doinuan, landa-grabazio urbanoak eta soinu-ehundurak nahasten dira, eta B aldean, ostera, noise-punk gitarra oldarkorrak loratzen dira. C aldea da grabazioaren zatirik interesgarriena: Idok Europara iristeko eginiko bidaia azaltzen duen bitartean, jazz kutsuko saxo tenorearen soloa entzuten da, bai eta Akinyetun Oluwafemi, Mattin and Xabier Erkiziaren perkusioak ere, Iñigo Telletxearen baxuak, gainera, dub giroa gehitzen dio. Azkenik, D aldean, Nigeriako kantu tradizionalak antzeman daitezke, soinu-geruza artetik. Entzulearen ausardia eskatzen du.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.