Noiz sortua: 2014-11-02 00:30:00

ARGI ALDIAN

Kimika eta homeopatia

Marian Iriarte - EHUko Kimika irakaslea

2014ko azaroak 2

E z naiz oraingoan hasiko homeopatiaren alde ala kontra ikuspegi mediko batetik. Hori adituei utziko diet. Gaurkoan, kimikako ikasleek homeopatiak esaten dituen hainbat gauza zalantzan nola jar ditzaketen azaltzen saiatuko naiz. Alorreko argitalpen batean duela gutxi artikulu bitxi bat aurkitu dut, bitxia esaten dut irakasle naizen aldetik, nire ikasleei molekulak eta antzekoak azaltzeko aukera ederra ematen baitu.

Homeopatiaren oinarrian funtsezko bi ezaugarri daude, batetik gaitza sorrarazten duen berberak gaitz hori sendatuko du, eta bestetik toxina, gaitz-eragile edo dena delako hori, gero eta kantitate txikiagoan egon, are eta eraginkorragoa izango da.

Lehenengo ezaugarria alde batera utziko dut, baina bigarrena ezin da bere horretan utzi.

DBHko ikasleei kimikaren lehen ezaguerak azaltzen zaizkienean, zaila egiten zaie askotan molekula baten tamainaz jabetzea, hain txikia da-eta. Kimikariek molekulekin ez aritzeko, beste kontzeptu bat erabiltzen dugu gure eguneroko lanean, eta mol esaten diogu horri. Ez dut irakurlea aspertu nahi, eta ez dut zehatz-mehatz mol bat zer den azalduko, adibide pare bat baino ez dut jarriko. 18 g ur mol bat dira, edo 58,5 g gatz arrunt (NaCl) beste mol bat, edo 46 g etanol mol bat dira ere bai, .... Eta zertarako mol kontzeptua erabiltzea? Mol bat esaten dugunean, badakigulako zehazki zenbat molekula dauden bertan, beti berdin, 6,02. 100000000000000000000000000000000 ..., hogeita hiru zero ipini arte. Askotxo, ez? Bada, bai. Molekulak oso txikiak baitira.

Homeopatiaren oinarrietako bat sendatuko gaituen gai hori ahalik eta diluituena egotea da, eta horixe azaltzen dute sendagaiaren izenaren aldamenean agertzen diren zenbakiak, 5C, 10C, ...... C horrek diluzio bakoitza 100 zatitan egiten dugula esan nahi du, hau da, jatorrizko sustantziaren zati bat, 100 zatitan disolbatuz, eta 5 edo 10 aurretik jartzeak diluzio hori zenbat aldiz errepikatu behar den azaltzen du.

Ez dut proposatutako praktikak zehazki azalduko, baina laborategian egin daitekeen sintesi sinple baten ondoren, nanopartikula urre bakarra lortzeko hasierako erreaktiboetatik abiatuz nahikoa da 15 aldiz 1:10 diluzioak egitea, eta aldiz, homeopatiaren aita den Hahnemannek bere sendagaien eraginkortasunik handiena beste 45 aldiz diluituta lortzen dela esaten du.

Norberak erabaki dezala 45 aldiz gehiago diluitutakoan zenbat urre dagoen disoluzio horretan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 25ean eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.496 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.020 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ikasle bat ikasgelan, Donostiako Axular Lizeoan. ©Gorka Rubio / Foku

Eskola «gutxitan» itzuli dira ikasgelara, sindikatuen arabera

Berria

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuen arabera, ikastetxe «gutxi» izan dira gaur ateak ireki dituztenak. Sindikatuek protesta egin dute Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aitzinean.

Ikasgelara itzulera

Abian da itxialdiaren bigarren arindua

Berria

Konfinamendua samurtzeko neurriak ugaritu direla agerikoa izan da gaur; hondartzetan, makrodendetan, ostatuetan eta eskoletan aldaketa eguna izan da. Sindikatuek ohartarazi dute arretaz aztertuko dutela ea ikasleak eta irakasleak segurtasunez itzultzen ari diren eskolara, eta hala ez bada mobilizazioak egingo dituztela nabarmendu dute.

 

Arrrigunagako hondartza, Bizkaian. ©Marisol Ramirez / FOKU

Paisaia aldatzen (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Hildakorik gabeko egun baten ondoren, berriz zenbatu dira hildakoak, baina gorabeherak daude Nafarroako datuekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna