Albistea entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Iritziak. ANALISIA

Urkulluk amestua

Tamaina handiagoan ikusi

Felix Iriarte - Kazetaria

2016ko irailak 26

1. Emaitzak. Inkestek, gutxi gorabehera, asmatu egin dute kasu honetan. Akaso, Elkarrekin Podemosi gehiago iragarri zioten, eta besteei zerbait gutxiago, baina sorpresarik ez da izan. EAJk oso garbi irabazi du, EHBilduk lau eserleku galdu arren oposizioko lehen alderdia izango da, eta Elkarrekin Podemosen mehatxua notarekin gainditu du. EAJrengandik urrun, oso urrun ere esan daiteke, baina aldi berean hirugarrena ere urrun. Legealdiko uzta jaso du ezker abertzaleak: euskal politikagintzan zentralitatea lortzeko bidean urrats sendoa eman duela erakusten du atzoko emaitzak. Oraindik badu bide luze bat egiteko, baina lau urte hauetan egindakoak merezi izan duela ondorioztatu daiteke.

Dudarik gabe galtzaileen zerrendan PSE agertzen da punta-puntan. Eta eskerrak ez duen galdu inkestek zioten guztia. Baina hamaseitik bederatzira jaisteak izen bakar bat du: jipoia. Berriro pentsatu beharko dute merezi duen jeltzaleen makulua izatea. Apustua egingo nuke ez direla izango, baina, erabaki hori hartzeko, hauteskundeen emaitzez gain beste kontu batzuk indarra izango dute, Madrilgo gobernuaren gora-beherek esaterako. PPk, bestalde, badaki sozialistak ez direla beraiek baino gehiago erkidegoan, eta hori ez da gutxi Madrilgo Genova kaletik begiratuta, eta jakina da handik eta handik bakarrik aztertzen dituztela hemen gertatzen direnak.

2. Jaurlaritza. Norekin gobernatuko du Urkulluk? Bakarrik, ez baitu inoren beharrik. 38ra iristeko lau aukera ditu, eta unean uneko aliantza lor dezake nahi duenarekin. Zertarako, orduan, alderdi bakar batekin akordioa egin. Gainera, Bilduren eta Elkarrekin Podemosen eserlekuak batuta ez dute jeltzaleen kopurua lortzen. Seguruenik, PSEk nahiago izango du oposiziotik ezkerreko ezaugarriak berreskuratu, EAJrekin aliantza egiteak lausotu egingo baitio hain premiazkoa duen hori. PPk, berriz, ez dio dohainik ezer emango, Madrilen hemen emandakoaren ordaina eskatuko baitio eta jeltzaleek ez dute horren beharrik. Elkarrekin Podemosek argitu beharko du zer izan nahi duen, baina ez du ematen lehentasuna jeltzaleekin gobernatzea duenik. Ez zen ulertuko eta politikan gauza ulergarriak egin behar dira. EH Bildu orduan? Ez dute nahi ez batak ez besteak.

3. Madril. Erkidegoko emaitzen esperoan zeuden Madrilgo agintariak eta iritzi emaileak. Kontua zen jeltzaleek sozialisten edo popularren beharra izatea gobernagarritasuna bermatu ahal izateko, horren truke pauso bat ematko Madrilen alde batera edo bestera. Ez da hala gertatuko, edo bestela esanda: EAJ baldintza hobeagoan dago bati zein besteari, Sanchezi edo Rajoyri, euskal agenda deritzotena exijitzeko balizko negoziazioan. Bestela, konpon dezatela Madrilen euren kontuak jeltzaleei erreparatu gabe.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Baionako prokuradoreak dio suteetako bat kriminala izan zela

Berria

Jendarmeriaren ikerketaren arabera, Lapurdin otsailean gertatutako hiru suteek ez dute loturarik elkarren artean
Irati Gurasoekin Euskal Herrira taldearen ekitaldi bat, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Hiru urte beteta atera dute Irati Aranjuezko espetxetik, gurasoak barruan utzita

Irati Urdalleta Lete

Ez dakite berriz noiz izango duen gurasoekin egoteko aukera. Euskal Herriko kartzeletan ere amak umeekin egon ahal izatea eskatu dute
Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak antolatutako ekitaldi bat, Bilbon ©aritz loa / foku

Irati kartzelatik atera dute, gurasoak barruan utzita

Irati Urdalleta Lete

Euskal presoen alaba hiru urte bete ostean atera da Aranjuezko kartzelatik. Ez dakite berriz noiz izango duen gurasoekin egoteko aukera.

Torturaren kontrako manifestazioaren burua Espainiako polizien aurretik igarotzen, atzo, Iruñean, Nafarroako Torturatuen Sareak antolatutako protestan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Tortura aitortzeko garaia da»

Iker Tubia

Nafarroan mila lagun torturatu dituztela salatu, eta haientzat aitortza, ordaina eta berriz ez gertatzeko bermea eskatu dute ehunka lagunek Iruñean. Ikerketa ofizial bat egiteko galdegin diote erakundeei

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna