Albistea entzun

Aroztegiarekin aurrera egitea kritikatu dute

«Espekulazio interesak» herritarren nahien gainetik jarri izana egotzi diote Nafarroako Gobernuari proiektuaren aurkako eragileek.

EH Bilduk gaia jarraipen batzordean lantzeko eskatu du
Lekarozko Aroztegia jauregia.
Lekarozko Aroztegia jauregia. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Maialen Belarra -

2016ko urtarrilak 5 - Iruñea

Nafarroako Gobernuak Lekarozko (Nafarroa) Aroztegiko udalez gaindiko sektore planarekin aurrera egitea erabaki du azkenean, nahiz eta gobernua osatzen duten alderdietako batzuk aurka egon. Polemika iturri izan da azken urteotan Aroztegia, eta, epaileek bi aldiz atzera bota ondoren, UPNren gobernuak udalez gaindiko sektore plan gisa onartu zuen. Aldaketaren gobernua eratu zenetik, ordea, proiektua kolokan egon da, ez baita adostasunik lortu lau alderdien artean; Geroa Bai alde dago, eta EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Dugu, aurka. Azkenik, abenduaren 30ean hartu zuen erabakia Geroa Baik: aitzinera jarraituko du planak.

Berehala iritsi dira kritikak. «UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak bidegabekeria hau babestea erabaki du», salatu zuten atzo Aroztegia... eta gero zer? plataformako eta Sustrai Erakuntza fundazioko kideek. Proiektua bertan behera utzi ezean, haren arduradun politikoen «berehalako dimisioa» galdegin dute eragileek: Isabel Elizalde Ingurumen kontseilariarena eta Manu Aierdi presidenteordearena.

Lekarozek 359 biztanle soilik dituen arren, proiektuaren sustatzaileek lau izarreko hotel bat, spa gune bat, golf zelai bat eta luxuzko 228 etxebizitza eraiki nahi dituzte, 45 hektareatan. «Horrek ez du inongo justifikazio sozialik», arbuiatu du Jon Elizetxe plataformako kideak. «Geroa Bairen gobernuak hartutako erabakiak zoritxarrez erregimenaren jarraipenaren aitzinean gaudela ziurtatzen du», gogor jarraitu du Elizetxek. Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramailea ere aurka agertu da: «Baztanen ezin da Marina d'Or bat inolaz ere egin».

Abenduaren 30ean 2015eko errepasoa egin zuen EH Bilduk, eta Ruizek zuzenean eskatu zion gobernuari «korrika eta presaka» erabakirik ez hartzeko Aroztegiaren inguruan. Gobernuko lau alderdien artean adostasunik ez dagoenez, akordio programatikoaren jarraipen batzordean landu beharreko gaia dela iritzi zion. «Argi dago gure eskakizuna ez dutela hartu. Erabaki horrek etxe agentzien burbuilari egiten dio mesede, herritarren behar errealak kontutan hartu gabe». Gaia jarraipen batzordean jorratzeko eskaera berretsi du.

Baztango batzar nagusiak eta Lekarozko herri batzarrak plana bertan behera uzteko eskatu zioten gobernuari, baina eskaera ez da harago iritsi. Izan ere, Geroa Baiko Koldo Martinezek ohartarazi du proiektua «teknikoki justifikatuta» dagoela, eta horrenbestez, ezin dela helegiterik onartu. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak ere erabakia guztiz teknikoa izan dela jakinarazi du, «sakonago jo gabe». Halere, Martinezek esan du jarraipen batzordean bilduko direla, eta irtenbide bat bilatzen saiatuko direla.

Teknikotik politikora

Aroztegiko egitasmoaren aurkako eragileei, baina, ez die balio presidentearen argudioak: «Harria bota eta eskua gorde nahi du Geroa Baik, erabaki teknikoa izan dela erranez. Erabaki teknikoa izan al da hauteskundeak pasatu arte itxarotea? Urtezahar bezperan erabakia hartzea? Txosten tekniko guztiak bukatu gabe erabakia hartzea? Ez, erabaki politikoak izan dira, iruzur hori bultzatzen duen gobernua izatea erabaki politikoa den modura».

Aroztegia... eta gero zer? plataformak 900 sinadura bildu ditu astebetez udalez gaindiko sektore plana geldi dezaten, eta gogorarazi du epaitegietara jo duela Nafarroako Gobernuaren erabakiaren aurka. Azkenik, jakinarazi du lan egiten jarraituko duela «Nafarroan inposatzen ari diren makroproiektu espekulatzaile guztiak gelditzeko, eta erregimenaren jokabide guztiak salatzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurka iaz Zarautzen eginiko protesta baten irudia. ©Jon Urbe, FOKU

Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Uxue Rey Gorraiz

Erasoa joan den igandean gertatu zen, goizaldean. Atxilo eraman zuten gizonezkoa, eta asteartean igaro zen epailearen aurretik. Zarauzko eta Zumaiako udalek elkarretaratzera deitu dute biharko.

EHUren Donostiako campuseko fakultate bat, artxiboko irudian ©Javier Etxezarreta / efe

ELAk azaldu du EHU zigortu dutela ikertzaile eta irakasle batzuek jasandako «soldata diskriminazioagatik»

Irati Urdalleta Lete

ELA sindikatuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntza publikoen eta Ramon y Cajal eta Juan de la Cierva programen bidez kontratatutakoei zuzenean kontratatutako ikertzaileei eta irakasleei baino 7.000 euro gutxiago ordaintzen zizkieten.

Papresa enpresaren paper fabrika, Errenterian. ©ARKAITZ ANZA

Paper industriaren hondakinak pirolisiz eta errekuntzaz deuseztatu nahi dituzte Bergaran

Imanol Magro - Eizmendi Iñaki Petxarroman

Urtean 155.000 tona hartuko lituzke, eta Euskadiko Paperaren Klusterra du sustatzaile. Zaldibarrek hondakin horietarako utzitako hutsunea estali nahi du proiektuak. Hirigintza baimena lortuta, ingurumen tramitazioa hasi dute

Gaur goizean datuak azaltzeko egin duten agerraldia. ©Bilboko Udala

Bilbon 2.100 etxebizitza baino gehiago daude hutsik, eta 6.000 eskaera etxebizitza bat eskuratzeko

Jone Arruabarrena

Gazteetan ageri dira etxebizitzaren arloko daturik kaskarrenak: 18 eta 34 urte bitarteko 37.000 gazte oraindik familiaren etxean bizi dira. Bilboko Udalak jakinarazi du «etxebizitzaren arloko bulego bat» sortuko duela datorren urterako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.