Noiz sortua: 2014-12-10 00:30:00

Espainiako epaitegiek bidea itxi diote Uberri

Madrilgo epaile baten autoak Uber sareko garraio aplikazioa Hego Euskal Herrian martxan jartzea debekatuko luke.

Madrilen eta Bartzelonan enpresaren jarduera eteteko agindu du autoak

Xabier Martin -

2014ko abenduak 10

Bloomberg finantza zerbitzuen enpresak berriki kaleratu du milaka milioi euro askoren balioa duela Uber aplikazioak (28.000 eta 32.000 milioi euro artean), gidariak eta erabiltzaileak Internet bidez harremanetan jartzen dituen enpresak, baina AEBetako konpainia oztopo handiak aurkitzen hasi da Europan parez pare. Herbehereetako justiziak aplikazio hori legez kanpo utzi eta 24 ordura, Espainiako epaitegiek Bartzelonan, Madrilen eta Valentzian enpresaren jarduera berehala eteteko agindu dute, Madrilgo taxi gidarien elkarte nagusiaren salaketa aintzakotzat hartu eta gero.

Espainiako estatu osoan debekatu du epaileak Uber, eta horrek esan nahi du Hego Euskal Herrian martxan jartzeko planik bazen horiek bertan behera utzi beharko dituela on line enpresak —orain aste batzuk, Niall Wass konpainiako lehendakariordeak iradoki zuen balitekeela Bilbon martxan jartzea—. Madrilgo Merkataritza Arloko 2. Epaitegiko titularrak dio Uberreko gidariek ez dutela administrazioaren baimenik jarduera profesional hori egiteko (pertsonak garraiatzea) eta lehia desleiala egiten dietela baimen hori dutenei (taxi gidariei).

Epaile berak azaldu du auziak ez duela harremanik merkatuaren askatasunarekin eta zehazki kooperatibismoarekin lotutako «eztabaida filosofikoekin». Legean oinarria hartzen duen babesa besterik ez du defendatzen autoak, haren egilearen ustez. Delawareko zerga paradisuan (AEB) du egoitza Uber konpainiak, eta hark esan beharrekoa baztertu du epaileak, egoitzaren kokalekuak berak «adierazten duen iluntasun jarrera» dela eta. Autoari ezin zaio helegiterik jarri Madrilgo taxi gidarien elkarteak iragarri duen Uberren aurkako demanda jarri aurretik, epaileak behin-behinean hartutako erabakia delako.

Uber 220 hiritan dago

Uber 220 hiritan dago mundu zabalean gaur egun. Harentzat lan egiten duten auto gidariak eta erabiltzaileak harremanetan jartzen ditu aplikazio baten bidez, beti unean uneko zerbitzuak eskaintzeko. Trukean, garraio horren kostuaren zati batekin geratzen da. Sortu zenetik, han eta hemen ikusi ahal izan dira taxi gidarien protestak, Europako hiri askotan adibidez. Protestak protesta, Uberrek sendotasun handia erakutsi du orain arte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere, eta gogorarazi du distantzia mantendu ezin denean maskara erabili beharra dagoela. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.

Jair Bolsonaro. ©Joedson Alves / EFE

Bolsonarok positibo eman du COVID-19an

Oihane Puertas Ramirez

«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. Hura izan da COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat, eta horrek ekarri du Brasil herrialde kutsatuenetako bat izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna