Albistea entzun

Katalunia. A-9ko prozesu parte hartzailea. ANALISIA

Boto uholde bat, bidea ziurtatzeko

Laia Altarriba i Piguillem - Kazetaria

2014ko azaroak 5

Ez da nahiko nukeen modukoa. Bekozkoa ilunduko zait igandean, hautetsontzian sartu beharreko botopapera berriro irakurtzean. Ez dut gogoko nazioaren, Herrialde Katalanen parte bat interpelatzea bakarrik. Ez galdera bikoitza izatea, bide eman baitiezaieke askotariko interpretazioei. Ez ezertara behartzen ez duen kontsulta bat izatea. Ez eta Kataluniako Gobernuak prozesu parte hartzaile batekin aldatu izana ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren lehen debekuari aurre egiteko.

Horrez gainera, beste batzuek bezala, nik ere ez nuen askorik uste egunen bat zehaztuko genuenik Kataluniaren independentziari buruzko kontsultarako. Nik ere ez nuen askorik uste deialdirik egingo zenik. Eta nik ere zalantza egiten nuen halakorik zilegi izateko logistikarik ezarriko ote zuten azkenean.

Baina, orain, lau egun besterik ez da falta A-9rako. Eta Artur Masen gobernuak ziurtatua du aurrera egingo duela deialdiak, atzo berriro ere Auzitegi Konstituzionaleko magistratuek prozesua eteteko aginduagatik, aho batez.

Urte hauetan gero eta jendetsuagoa izan da herri mobilizazioa, eta hori giltzarria izan da gauden tokira iristeko. Gobernuko koalizioaren hauteskunde kalkuluak aldeko izan ditu herriaren gogo biziak, bai baitzekiten gehiengoaren eskakizunak onartu beharra zeukatela are gehiago hondoratu nahi ez bazuten.

Hatz muturrekin ukitzear gaude. Eta, igandean, baiezko bikoitzaren botopaperekin beteko ditugu hautetsontziak. Espainiako Estatuak ezin eragotziko digu bozkalekuak leporaino betetzea askatasunaren eta independentziaren alde. Baina igandearen ondoren astelehena etorriko da. Eta, berriro ere, zalantzak dabilzkit zelatan. Nola kudeatuko du emaitza gobernu autonomikoak? Zer negoziatuko du Rajoyren gobernuarekin? Eta beste beldur sendo batzuk ere badatozkit: nolakoa izango litzateke estatu berri hori, Kataluniako herri xeheari terrorea eragin dioten politikak baliatu dituzten horiek berek eraikitzen badute? Gogoan izan dezagun Artur Masen alderdiaren erantzukizuna dela —ERCren babesarekin duela bi urte—, besteak beste, Kataluniako osasun publikoa pribatu bihurtzea eta kaskartzea, milaka pertsona etxetik kaleratzea, lan baldintzak ezinago prekario bihurtzea eta, azken batean, gizarteko alor ugari baztertzea.

Halako politiken erantzule direnei utzi behar al diegu gida gaitzaten independentziaren prozesurantz? Rajoyren alderdiarekin hainbeste lotura eta interes ekonomiko dituzten horietaz fidatu behar al dugu aurrera segitzeko? Herri mobilizazioak ekarri gaitu A-9ra. Bada, hori guztia aldatzeko, herri mugimenduak ziurta diezagula independentziarantz aurrerantzean egin beharreko bidea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Gerra apartekoa da antolaketa sozial bat ezartzeko»

Igor Susaeta

Gerra erregimenaren eskema gobernatzeko eredu gisa aplikatzeak eragiten dituen egoerez eta ondorioez ohartarazi du Sanchez Cedillok 'Esta gerra no termina en Ucrania' liburuan.
NATOk berretsi du «behar beste denboraz» lagunduko diola Ukrainari

NATOk berretsi du «behar beste denboraz» lagunduko diola Ukrainari

Mikel O. Iribar - Igor Susaeta

Aliantzaren helburuetako bat da Putinek «irabazten ez duela bermatzea». G7ko herrialdeek adostu dute Ukrainako gerra krimenen ikerketak koordinatzeko sare bat egitea
Jiang Zemin, 2007ko argazki batean. / ©MICHAEL REYNOLDS, EFE

Jiang Zemin hil da, 1993tik 2003ra Txinako presidente izandakoa

Jon Ordoñez Garmendia - Maddi Iztueta Olano

Tiananmen plazako protesten ostean hartu zuen kargua, eta Alderdi Komunistan merkatu ekonomia sozialista kontzeptua txertatu zuen.

Raisi Irango presidentea eta Al-Sudani Irakeko lehen ministroa, atzo. ©EFE

Irakek ez du utziko «Irakeko lurraldetik» Irani eraso diezaioten

Ander Perez Zala

Bi herrialdeetako agintariak elkartu egin dira kurduez eta eskualdeko segurtasunaz aritzeko. Harremanak «hobetzea» adostu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...