Albistea entzun

HEMEROTEKA

Podemosen nazionalismoa

Mikel Irizar - Piperrautsa bloga - Goiena

2015eko urtarrilak 20

Bertute ugari ikusten dizkiot Podemos indar politiko berriari. [...] Baina Podemos mugimenduak badu euskaldunontzat jaiotzazko bekatua: Espainian jaio da eta Espainiarako. Orain Madrildik estatura hedatzen ari da, eta ikusteko dago ea lurralde ezberdinetan errotzen den heinean zein jite hartuko duen gai korapilotsuetan. Baina oraingoz oso nazionalista ageri da, demokrata bezain nazionalista.

Hautsak harrotu ditu asteburuan Pablo Iglesiasek hizkuntza bigarren mailan jarriz osasun zerbitzuetan. Ezer berririk ez, ordea. Niri are deigarriago egin zitzaidan atzo gauean Sextan Iñigo Errejon behin eta berriro entzutea irtenbiderako gakoa dela greziarrek bere soberania berreskuratzea.[...] lekuz kanpo ikusten dut Errejonek nazionalismora jotze hori, behin behintzat esan zuen patriotismoa behar dutela greziarrek.

Sinplifikazio nazionalista hori sumatzen da era berean Podemosen planteamenduan erabakitzeko eskubideari buruz. Ados agertu dira nazioen erabakitzeko eskubidearekin, baina hori gauzatzeko aldez aurretik Espainia osoak burutu behar du prozesu konstituziogile bat eta ondoren ba…

Egia da goian aipatu dudan artikuluan Gemma Ubasartek ez duela prozesu nazional hau aipatzen eta egia da, halaber, Gemma dela hain justu nazio-aniztasunaren arduradun nagusia erakundearen zuzendaritzan. Bilakaera hasi da? Oraingoz, behintzat, Podemosek aitortzen dituen nazioen artean bat dute lehen mailakoa, Espainia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hutsaren bahea
Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...