Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Valentzia

2017ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Ziur dakit euskal ezker abertzaleak, besteak beste, lurraldetasunaren auziari begiratzen ziola. Herrialde Katalanetan, Euskal Herrian baino modu askoz ere lasaiagoan hartu izan da lurralde mugen kontu hori dena. Estatu independente ginenean, konfederazio oso aurreratua ginen —batzuek diotenez, egungo EBren ereduak aurrez izandako adibiderik hurbilekoena—.

Ziur dakit ezker abertzaleak, besteak beste, galdera hauxe egiten ziola bere buruari: on edo kalte egingo dio nazioari eskualdeetako batek, besteei itxaron ordez, bere kasa aurrera egiteak? Ez zen galdera anekdotiko bat, ez eta erantzun errazekoa ere, baina edukitzen hasiak gara frogaren bat gertatzen ari denaz, eta esateko moduan gaude, batetik, gainerakook ez ginela lekuz kanpo geratu, eta, bestetik,alde baten bultzadak lasterka egiten lagundu diela gainerakoei ere.

Hori dena harira datorkit aipatzeko, hain zuzen, egoera ezohiko bat gertatu dela aste honetan Espainiako Kongresuan: PPk eta Ciudadanosek bi proposamen egin dituzte, Valentziako herrialdean katalana inposatzearen kontra. Kontatu didatenez, esan ere egin dute espainiera arriskuan dagoela nire lurraldean.

Baina, ezta hurrik eman ere; ezin da sinetsi halakorik, ezpada alderdi espainolisten moduko irudimen sukartsu eta obsesiozkoaren ikuspegitik. Baina egia da, halaber, Eleaniztasun Dekretuaren eraginez aukeratu dutela Valentziako eskola gehienek hizkuntza propioaren normalizazio mailarik gorena izatearen alde egitea, eta horrek urduri jarri ditu PP eta Ciudadanos.

Valentziarrok ez geunden ohituta gu geu arazo bat izatera, oraintxe bagaren moduan, Madrilen. Eta hori izugarri gustatzen zait, esan nahi baitu ziur asko esperimentuak funtzionatzen duela. Esperimentu konfederalistak, esan nahi dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.