Albistea entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ANALISIA

Txeke zuria Urkullurentzat

Iñaki Petxarroman -

2016ko irailak 26

Koloreberritu da Eusko Legebiltzarra. Dagokion tarta zatia morez margotu du Elkarrekin Podemosek, eta gutxieneko historikoetara amildu dira PP eta PSE-EE. Baina ñabardura horiek gorabehera, gutxi mugitu da argazki orokorra. Orain arteko ildoari eusteko nahi adina babes lortu du Iñigo Urkulluk, duela lau urte baino bi eserleku eta 13.000 boto gehiagorekin. Eta egoera horrek aukera emango dio nahi duen bezala gobernatzeko, bakarka edo, nahiago izanez gero, PSE-EErekin batera.

Emaitza onak izan ditu EAJk. Bere nagusitasunari eutsi dio, eta Urkulluk egin duen kanpainak etekinak eman dizkio. Bere botoei eusteaz gain, PSE-EEren ohiko boto-emaile batzuk erakartzea lortu du. Horrela uler daiteke PSE-EE historikoki nagusi izan den toki batzuetan EAJ erraz nagusitu izana: esaterako, Irun, Ermua, Eibar, Portugalete eta Barakaldon. Balizko burujabetza prozesu batekin eta Kataluniako eredu independentistarekin Urkulluk azaldutako urruntasun eta hoztasunak erraztuko zizkion boto horietako asko. Edonola ere, Urkulluk ez du lortu, gutxigatik bada ere, Ibarretxek 2009an izan zuen boto langa gainditzerik. Horrek esan nahi du jeltzaleek emaitza onak lor ditzaketela bai diskurtso autonomista bat eginez eta bai zertzelada subiranistak nabarmenduta.

EH Bilduk burua altxatzea lortu du, hein batean. Nahiz eta 2012ko autonomikoetatik 50.000 boto galdu eta duela urtebeteko foru bozetatik 20.000, indartsu eutsi dio Elkarrekin Podemos azaltzeak zekarkion arriskuari. Alde handiz gailendu zaio bigarren tokirako lehian, eta, indar egoera horretatik, lasaiago hel diezaieke hurrengo urteetako bere erronka politiko nagusiei: batetik, koalizioaren eta koalizioko alderdien barne prozesuak bideratzea; eta, bestetik, alternatiba independentista baten lidergoa hartzea. Berez, Eusko Legebiltzarrean inoizko indar handiena izango dute teorian Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde dauden alderdiek ?EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos?. EH Bilduri tokatuko zaio ?hiruren artean gai hori lehentasunez hartzen duen bakarra izanik? balizko nagusitasun hori astintzea eta bideratzea, burujabetzaren gaia berriro ere erakundeen lehentasuna izan dadin. Nazioarteko testuinguruak ?Kataluniako prozesua, Espainiako ezegonkortasun politikoa eta brexit-aren ondorengo Eskoziaren abagune politikoa? lagun diezaiokete horretan.

Elkarrekin Podemos bere espektatiben zamapean geratu da harrapatuta. Batetik, agerian geratu da Espainiako hauteskundeetan joan eta etorriko boto asko jaso zituela bertako bozetan beste alderdiei botoa ematen dieten hainbaten eskutik. Baina, bestetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan izan dezakeen babesaren argazki erreal bat irudikatzen dute emaitzek. 11 eserleku eta 155.000 botorekin, legebiltzarreko hirugarren alderdia da. Oposizioko lana mugatua izango du, ordea, kanpainan bere helburutzat jo duen ezkerreko balizko koalizio bat ?PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu? ez delako iristen gehiengo osora. Halaber, ikusteko dago zer jarrera hartuko duen erabakitze eskubidearen auzian, haren kanpainak zalantza asko utzi dituelako horretan.

Azkenik, konstituzionalismoak jasotako egurra azpimarratzekoa da. PSE-EEk eta PPk 18 eserleku dituzte ?ozta-ozta gainditu dute EH Bildu? eta inoizko boto gutxien eskuratu dute. PSE-EEren egoera da bereziki nabarmentzekoa: 318.000 boto izan zituen Patxi Lopezek 2009an, 212.000 2012an, eta 125.000 boto Idoia Mendiak orain. Nahikoa izango dira EAJri gehiengoa emateko. Baina baita odolusten segitzeko ere, herritarrek jadanik ez baitute alternatiba gisa hartzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Milaka lagun elkartu ziren atzo Donostian egindako manifestazioan. ©JON URBE / FOKU

Milaka urrats «etxera bidean»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, «bizi osorako» zigorrak etetea eta gradu progresioei bide ematea galdegin dute Donostian. Urtarrilaren 8an berriro kalera ateratzeko deia egin du Sarek
Maria Txibite, PSNren buru gisa berretsi dutenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Maria Txibite PSNko idazkari nagusi izendatu dute berriro ere

Gotzon Hermosilla

Botoen %97,22 eskuratu ditu alderdiaren XII. batzarrean. Txibiteren ustez, PSN beharrezkoa da «Nafarroak aurrera egiten jarrai dezan»

Laba, "Oso latza izan da" solasaldia

Gatazka kontatzeko moduaren inguruko mahai ingurua, BERRIAn

Joxerra Senar

Samara Velte eta Maider Galardi ikerlariek, Emilio Majuelo historialariak eta Emilio Lopez Adan 'Beltza'-k hitzaldia eskaini dute transmisioaz, memoria inklusiboaz eta metodologiaz, besteak beste. Labak antolatutako lehen ekitaldia izan da.

Kataluniako preso ohi independentistak, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresuko ordezkariarekin, gaur, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Rull: «Espainiak salbuespen politika amaitu behar du»

Iosu Alberdi

Txalo artean hartu dituzte manifestazioan espetxean izan diren Kataluniako buruzagi independentistak. Alderdi eta sindikatuetako ordezkari guztiek eskatu dute salbuespeneko espetxe politikaren amaiera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.