Albistea entzun

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. Neska baten hitza

Nerabe ausartak

Imanol Mercero -

2015eko martxoak 22

Idazlea: Alfredo Gomez Cerda. Itzultzailea: Aitor Arana. Argitaletxea: Ibaizabal.

Nerabe literaturan ohiko bihurtu den ildoan, eleberri honetan trantsizioan dauden pertsonaiak ezagutzeko aukera dugu, aro honekin beti gertatzen den bezala, ezkutuan zelatan ari garen sentipen deserosoa gainetik ezin kendurik.

Honetarako, protagonistak bere bizipenen eleberria idatziz eskainiko digu, ezizen baten atzean mozorroturik. Jakina da Gomez Cerda idazleak sortutako amarru bat dena, baina bere presentzia gure paretik kendu, eta pertsonaiari hain eraginkorki ematen dio hitza, ezen benetako idazleaz ahaztuta ariko baikara.

Protagonistak Inorrez ezizena hartzen du, bere benetako nortasuna ezkutatzeko, eta testuinguru horretatik abiatuz, bi erronka ezartzen dizkio bere buruari: eleberri bat idaztea, eta bere bizitzan hain garrantzitsua izan zen pasartea guri kontatzea.

Bi hari hauek, paraleloan elkar elikatuz, irakurlea aberasteko tresna bihurtzen dira. Batetik, idazlearen ofizioko nahi eta ezinak; bestetik, nerabezaroko gai ezagunak: desoreka, janariarekiko obsesioa, maitasuna, fideltasuna, zintzotasuna, eskola...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manuel Asin Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistikoa, Baluarteko atarian, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ikertzeko balio duten distantziak

Olaia L. Garaialde

Iruñeko XVI. Ikuspuntu jaialdia martxoaren 14tik 19ra izanen da. Sail Ofizialean hamazazpi herrialdetako 21 film izango dira lehian. Lan eta Desbordamientos sail berriak ere badira

 ©BERRIA

Lukiek, eskemak nondik eta noraino apurtu

Itziar Ugarte Irizar

 

Hamar kantuko disko berria plazaratu du taldeak: '#2'. Kontraste ugariko lana ondu dute, egitura ezohikoak eta pasarte poperoagoak uztartuta. Arrasaten joko dute gaur; bihar, Tolosan

Juan Mari Aburto eta Fernando Perez, atzo, Azkuna zentroan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bost erakusketa egongo dira ikusgai aurten Bilboko Azkuna zentroan

Olatz Enzunza Mallona

Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte, eta arte bisualak indartzea izango du ardatzetako bat zentroak

Carla Simonen 'Alcarràs' filma. ©Berlinale

Claire Denis, Hong Sang-soo, Isaki Lacuesta eta Carla Simon, Urrezko Hartza eskuratzeko lehian

Andoni Imaz

Berlinalen, besteak beste, Mitra Farahani, Lucrecia Martel, Ulrich Seidl eta Peter Strickland zinemagileen lan berriak erakutsiko dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.