Albistea entzun

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Antxume bizardunak'

Moldapen borobila

Imanol Mercero -

2015eko martxoak 8

Idazlea: Olalla Gonzalez. Ilustratzailea: Federico Fernandez. Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni. Argitaletxeak: Pamiela eta Kalandraka.

Munduan ez dago haurrik animalien ipuinekin gozatzen ez duenik. Hain da horrela, neurgailutzat balio dutela, ezen haur bati ipuina ez zaiola gustatu aditzeko, oso kontalari (edota idazle) txarra izan behar da. Atera kontuak hurrengoan aritzen zaretenerako.

Hori bai, ez du zerikusirik ahozko tradiziotik jasotako ipuin batek egungo sortzaile baten obrarekin. Gaur egungo sortzaileen ekoizkinak zalantzan jarri gabe, mendeetan iraun duen kontakizun batek beti izango du berme handiagoa, ezta? Eta bide batez esana: euskal sortzaileen artean, zein gutxi jorratzen den ildo hau...

Esku artean dugun liburua ahozko tradiziotik irudidun liburu modernora jauzi egin duen alea da. Jatorrizko testua Europa ipar, erdi eta ekialdeko tradizioan jaso izan dute, baina baita India urrunean ere.

Hitzez laburra da, ekintza hiru aldiz errepikatzen da, eta pertsonaien tamaina da ardatza. Horregatik guztiagatik lehen adinetatik irakurtzen hasteko modukoa da.

Ilustrazio lana eraginkorra da, kolore masa ongi definituekin eta ekarpen narratibo interesgarriak eginez gainera.

Etxerako modukoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iñaki Uriarte arkitektoa. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

HANDITZEA TXIKIZIOA DELAKOAN

Iñigo Astiz

EAEko Ingurumen eta Hirigintza fiskalak tramiterako onartu du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua geldiarazteko eskaria. Iñaki Uriarte arkitektoa buru, herri mugimendu batek salatu du ustezko irregulartasun eta lege hauste «multzo bat» egon dela Norman Fosterren proposamenean eta hura onartzeko prozesuan.
Aldoux Huxley, 1930ean. ©DOROTHY WILDING / LONDRESKO NATIONAL PORTRAIT GALLERY

Hilketa politikoa: teorian eta praktikan

Gorka Arrese

Aldous Huxleyren 'Bai mundu berria' euskaraz argitaratu zela 50 urte dira. Beste bat da, ordea, idazle ingelesaren nobelarik konplexuena eta anbizio handikoena: 'Point Counter Point', intriga paraleloekin eta argumentuen kontrapuntuaz.

Gerlaren gizalegea

Irati Majuelo

Idazlea: Slavenka Drakulic. Itzultzailea: Amaia Apalauza. Argitaletxea: Txalaparta.

Ezohiko atsegina

Imanol Mercero

Idazlea eta ilustratzailea: Adrien Albert. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.