Noiz sortua: 2015-10-20 00:30:00

Apaiz izateko gay

Aitor Castañeda Zumeta - Gizarte ikerlaria

2015eko urriak 20
Harridura handiz irakurtzen aritu naiz egunkariek apaiz izandako Kzysztof Charamsa erlijioso poloniar homosexualari buruz botatako berriak. Jazotakoari buruz, nire zalantzak ditut medioak istorioa modu zuzenean juzgatzen ari ote diren.

Testualki dakart katiximak homosexualei buruz esaten duena (2.358. artikulua): «Gizon-emakume kopuru handi batek tendentzia homosexual instintiboak ditu, ez hautatuak. Errespetuz, errukiz eta tentuz hartu behar ditugu pertsona hauek. Eurekiko diskriminazio bidegabe oro gaitzetsi egingo da, euren bizitzan Jainkoaren borondatea betetzera deituak daudelarik».

Charamsak bere tendentzia hautatu ote zuen, hari galdetu ezean, ezin jakin. Jakin badakidana, eta ziur, zera da: bere kabuz erabaki zuela apez izatea, zelibatuan bizitzeko eta arimak Jainkoari gerturatzeko, azken bolada honetan egin ez badu ere: bere kondizio sexuala oihukatzen ibiltzeaz beste —2.358. artikulura joanda inolako garrantzirik ez duena—, bere egunean hitzemandako boto guztiak hautsi egin ditu, eta Vatikanoa bortxatu bere ekintza ongi ikustera. Betebeharrekin eta konpromiso egiazkorrarekin zerikusia duen arazoaz ari gara, eta ez Elizaren atzera-aurrerakoikeriei buruz (medio askok gehienbat hartu duten interpretazio okerra).

Charamsa ez zen apaiz egin bikote izateko, eta nahi izanez gero, zilegi zuen, edo apaiz ez sartzea, edo sotana armairuan sartuta, bertotik lasai asko irten eta, tentuaren ganoraz, bere bizitza berrastea. Baina horrekin konforme ez, Vatikanoak bera bota duela dio.

Kritikak, gainera, ez ditu edonoiz egin: familiaren sinodoa hasi baino egun bat lehenago bota zuten medioek lehergailua. Eta familiak, instituzio bezala, aski zaizkio jasotzen dituen bonbak.

Charamsak ezin du eskatu Elizak homosexualei maitasunik eman diezaien, sinpleki katiximan garbi jasota dagoelako aspaldi. Beste gauza bat da gay lobby-a (eta bidenabar, hainbat katoliko) horretaz ez jabetu izana. Apaiz ohiak aukera zuen sinodoari eta Aita Santuari kalte egiteko, eta ondo hasi du gerra.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean jasotako informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna