Albistea entzun

Materrak badu anitz errateko

'Doctrina Christiana'-ren lehen edizioak pista berriak dakartza lapurtera klasikoaz, sorginen aurkako auziez eta kontrarreformaz. Horietako batzuez solastatu dira Baionan.
<em>Doctrina Christiana</em> liburua komentatzen atzo, Ikerren.
Doctrina Christiana liburua komentatzen atzo, Ikerren. ISABELLE MIQUELESTORENA

Nora Arbelbide Lete -

2015eko apirilak 18

Zer izan daitekeen ikerketa mundua. Horra Baionako Iker ikerketa zentroko liburutegia, gaztelu berriko gotorlekuan gordea. Eta horra hor, lagun gaztez osatu talde bat. 1617ko liburu batez hitz egiten ari dira begiak ilusioz beteak, irria beti hurbil. Harro lapurtera klasikoan idatzi lehen lana aurkitu izanaz, eta aldi berean, gose, aurkikuntzekin. «Maiz gertatzen den bezala, argitasun baino gehiago problemak sortzen dira», Beñat Oihartzabal Iker guneko ikerketa zuzendariak laburbildua.

Talde hori Aziti Bihia da. Hizkuntzalaritzan eta filologian hezitako ikerlari gazteen taldea. Eta atzo Baionan zen, Iker zentrokoekin Esteve Materrak 1617an Bordelen argitaratutako Doctrina Christiana liburua komentatzen. Duela pare bat hilabete komunikabideetan anitz aipatu izan zena. Izan ere, ordura arte bigarren edizioa zen ezagutua eta aztertua. 1623koa. Eta bada alde handi bat Danimarkako Errege Liburutegian aurkitu lehen bertsioarekin. Orain konparazioa egin egin daiteke. Eta egina dute.

Baina hasteko, bada ere anekdoten mundu bat ikerketarena. Eta horren dastatzeko ere balio izan zuen atzokoak. Hemen, Oxfordeko Unibertsitateko liburutegian dagoen 1623ko liburua zein txikia den komentatzen da, irriz. Hemen, eskandalizatzen da, liburutegi horretan liburua argazkitan hartu bai, baina argazki bakoitza Interneten jartzeko 40 libera esterlina ordaintzea eskatu zietelako. Gazte horien filosofia arras kontrakoa delako. Dena Interneten urririk eman dute (sites.google.com/site/materraedizioa). Danimarkako liburutegia eskertu dute bide batez. Hangoek erraztasun izugarriak jarri dizkietelako 1617koaren faksimilea eskuratzeko. Liburu osoarentzat 40 euro. Danimarkakoak eskertu dituzte, gainera, liburua behar den bezala katalogatzeko aukera eman dietelako. Hots, trukaketa emankorra iduriz. Eta horrelakoak gustukoak dituzte hemen.

Artetik errateko, 1617ko edizioaren jabe zen Otto Thottek (1704-1785) 138.000 liburu zituen bilduak. Guztiak liburutegi horretan dira orain. Baliteke, beraz, beste gauza interesgarri batzuk han lo izatea. Baina horretarako hara joatea egokiena. Eta mementoko elkartekoak ez dira joan fisikoki hara. Joateko ilusioarekin litezke, baina dirua behar. Bizkitartean, faksimilea eta transkripzioekin, badute zer landu.

Adibidez, hauxe. Materra ez zen sortzez euskalduna eta liburua argitaratu eta laster alde egin zuen. Euskara Saran ikasi zuen, hamabi hilabetez, Bertrand Etxautzek (1557-1641) bidalirik. Epe laburregia maila horretako liburu bat euskaraz idazteko, guztien ustez. Ez ote zuen frantsesez idatzi? Eta beste batek itzuli? Hori dute susmoetako bat. Eta Materrak «autoritate gisa izenpetu». Baina Materrak ez dio deus horretaz. Hipotesiak hipotesi, Axularren (1556-1644) izena behin baino gehiagotan entzun zen atzo.

Axularrekiko lotura

1617koaren gramatika orain lantzekoa dute, hain zuzen Axularrekiko harreman linguistikoa argitzeko. Horri lotua, beste galdera hau: «Zertara etorri zen Materra hona? Zergatik lehenbiziko katixima kanpoko batek egin behar izan zuen?», Oihartzabalek berretsia. Orduko Lapurdin zegoen katolikoen eta protestanteen arteko gatazkarekin lotura bat izan lezake. Kontrarreformaren garaiak ziren. Justu liburua aitzin, sorginen aurkako ehiza ere iragan zen. Beste hipotesi batek dio Materra, justuki, bertara ekarri zutela «gauzen baketzeko», Oihartzabalek dioenez. Materrak liburuan sorginez idazten duena aski berezia baita. Sorginen baitan sinesten ez balu bezala, edo inpresio hori eman nahi balu bezala hasteko, bi hipotesiak irekiak gelditu ziren atzo.

Eta beste zalantza hau ere agertu zen. Lehen bertsio horretan ez dira agertzen bekatuak. Zergatik? Haurrentzat idatzi liburu bat dela ere agertzen baita, alta. Eta haurrek bekatuak ikasi behar zituzketen garaian. Huts bat ote? Galdera hori ere irekia da oraindik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Dea Kulumbegashvili zinemagile georgiarrak zuzendutako filmak irabazi zituen sari nagusiak iazko edizioan. ©ANDONI CANELLADA/FOKU

Donostiako Zinemaldiak sexu identifikazioaren bigarren txostena argitaratu du

Olatz Enzunza Mallona

Zuzendaritza, ekoizpen, gidoigintza, argazkigintza, musika eta muntaketa kategorietan lan egiten duten emakumezkoen parte hartzea aztertu du Donostiako Zinemaldiak. Iazko txostenarekin alderatuz, emakume profesional gehiago zenbatu dituzte, baina portzentajea ez da %40tik gorakoa film batean ere.

Askotariko lanak bildu dituzte erakusketan. Irudian, Marianna Christofides artistaren <em>It Exhausts my Elbow</em> proiektuko (2018) zenbait diapositiba. ©GORKA RUBIO / FOKU

Belaunaldi baten uzta

Ainhoa Sarasola

Bost urteotan Donostiako Tabakaleran egonaldia egin duten zenbait artistaren obrak ikusgai jarri dituzte zentroan, aurreneko aldiz, 'Estudiotik at' erakusketan

Don Inorrez taldeko abeslari eta gitarra jotzaile Imanol Ubeda, kontzertu batean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Don Inorrez musika taldeak 'Esku hutsik' bigarren lan luzea plazaratu du

Olatz Enzunza Mallona

Don Inorrez musika taldeak 'Esku hutsik' bigarren lan luzea plazaratu du. Hamar kantuz osatuta dago, eta aurreko lanaren jarraipen gisa deskribatu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna