Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

ERREZETA

Orburu 'txips'-ak eta orburu egosiak

ANDONI CANELLADA / ARP

Iker Markinez - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

2015eko otsailak 21

1

Lapiko bat urez bete, eta bota irin koilarakada pare bat eta gatz pitin bat. Sutan jarri, irakin arte.

2

Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, sei orburu bakarrik hartu, eta kendu lehen orriak; beldurrik gabe kendu, horretan dago-eta sekretua. Bestela, izan ere, kanpoko geruza horiek jatean, gortasun apur bat ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Garrantzitsua da ordena horixe errespetatzea; bestela, orburuak azkar belzten hasiko dira.

3

Ondoren, bota ur irakinetara, eta hantxe eduki irakiten hogei bat minutuz. Gero, sua itzali, eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren, atera .

4

Jarraian, jarri zartagin batean orburu egosi horiek, eta ziazerba sorta gehitu, juliana moduan moztuta. Esnegain basokada bat bota, eta orburuak egositako uraren beste basokada bat. Gehitu gatz pitin bat, eta guztia irakiten jarri. Saltsa pixka bat loditzean, sutatik kendu.

5

Bien bitartean, gordinik ditugun beste sei orburuak zuritu, beste guztiak bezala; baina xaflatan moztu, lau bat xaflatan bakoitza.

6

Ondoren, zartagin batean ekilore olio berotan frijitu. Orburu txips batzuk lortuko ditugu horrela. Gero, sukaldeko papera dugun erretilu batera atera, olio soberakina kentzeko; eta azkenik, bota gatz pitin bat.

7

Azkenik, otarrainxkak zuritu, baina isatsa utziz. Zartagin batean oliba-olio zurrusta batekin frijitu.

8

Platera muntatzeko, plater bakoitzean erdian jarri orburu egosiak plateraren, eta inguruan orburu txips-ak. Otarrainxka isatsak, berriz, orburu egosiaren gainean jarri, eta ziazerba eta esnegain saltsarekin erdiko orburuak soilik ongi busti.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Netflix Euskaraz herri mugimenduaren agerraldia, Durangon, apirilaren 17an. ©Endika Portilo / Foku

Ikus-entzunezkoen legeak ez baditu kuotak ezartzen, ERCk ez ditu babestuko Espainiako aurrekontuak

Paulo Ostolaza

«Hizkuntzaren gaiarekin ERCri adarra jotzea negozio txarra da», adierazi du Gabriel Rufian subiranisten bozeramaileak. Legea bere horretan onartuko balitz, Netflixek, Disney Plusek, HBO Maxek eta Amazon Prime Videok ez lukete edukiaren %6 gutxienez euskaraz, katalanez edo galegoz izan beharko.

 ©JON URBE / FOKU

«Egin kontu: ez daukat gonarik, ez mototsik, baina liburuzaina naiz»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Topikoen kontrako borrokaz eta liburutegien egiteko berriez ari da Juarez. Muskizko liburuzaina da, eta haien elkarteko burua. 30 urte bete ditu elkarteak berriki. 'Antolatzearen diziplina' liburua itzuli dute.
1 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Olibak jaso, olioa egiteko

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Euskal Herrian ere badira olibondoak eta badago oliba olioa. Nekazariak eta dolareetako langileak buru-belarri dabiltza lanean azken asteetan, aurten jasotako uzta olio bihurtzen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.