Noiz sortua: 2014-10-05 00:30:00

Iparraldearekin, «nazionalagoa»

Udalbiltzak Ipar Euskal Herriko 108 kide ditu, inoiz baino gehiago.

Denera 1.471 udalbiltzakide dauzka; 183 alkateak dira
Udalbiltzakideak, atzo, Uztaritzen egindako batzar orokorrean.
Udalbiltzakideak, atzo, Uztaritzen egindako batzar orokorrean. SYLVAIN SENCRISTO

Enekoitz Esnaola -

2014ko urriak 5

Udalbiltzak Ipar Euskal Herrian egin du urteko batzar orokorra, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egiten ari den apustu estrategikoaren eta harekin jasotzen ari den babesaren seinale. Uztaritzen (Lapurdi) egin du bilkura Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak, eta jakinarazi du orain Iparraldeko 108 kide dituela partaide. Udalbiltza 1999an sortu zenean, Ipar Euskal Herriko 30 hautetsik eman zuten atxikimendua. Iaz berrantolatu zenetik orain arte, 61 izan dira. Atzotik aurrera, 108 —19 auzapez eta 89 hautetsi—: Lapurdikoak 68 dira, Zuberoakoak 22 eta Nafarroa Beherekoak 18. Udalbiltzak jakinarazi du kide gehiago lortzeko kanpaina batean ari dela.

«Datuok esan nahi dute gaur egun Udalbiltza nazionalagoa dela, eta Ipar Euskal Herria lortzen ari dela nazio eraikuntzan dagokion tokia», adierazi du Nikolas Blain Makeako (Lapurdi) hautetsi eta Udalbiltzako Nazio Gobernuko kideak, Uztaritzen.

Nazio erakundeak uste du Ipar Euskal Herrian modu praktiko baten ondorioz ari dela Udalbiltzarekiko atxikimendua hazten. Euskal Pirinioetan Lan eta Bizi garapen sozioekonomikoaren proiektuak jasotako sostengu instituzional eta sozial askotarikoa jartzen du adibide gisa.

Biltzarrak 1.471 udalbiltzakide ditu; haietatik 183 alkateak dira. Udalbiltza gustura da horregatik eta azken urte eta erdiko ibilbideagatik, Blainek esan duenez: «Ia hutsetik hasita lortu dugu erakunde hau berriro abiatzea». Mertxe Aizpurua lehendakariak nabarmendu du «kontsentsu berrien bila» segituko dutela.

Kohesioa

Kohesioa da urte politikorako Udalbiltzak hautaturiko hitza. Kohesioa lurralde, herritar eta udalerrien artean. «Sinetsirik gaude Euskal Herrian nahitaezkoa dela kohesioa lankidetza eta barne sinergiak sortzeko, garapen sozial, ekonomiko, kultural eta politikoan aurrera egiteko». Hainbat egitasmo garatu edo gauzatu nahi ditu.

2014rako 592.120 euroko aurrekontua dauka.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Auto bat errepidean, Larragan (Nafarroa). ©Jesus Diges / EFE

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoak ez izatea berdinak», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen hazi da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, apirilean. ©/ Irekia

Urkulluk «elkartasuna» eskatu die langile publikoei, soldata «bermatua» dutelako

Jon O. Urain

Jaurlaritzako lehendakariak oharra egin dio Pedro Sanchezi: «Konpromiso bat du inbestidura bideratu zioten alderdiekin, eta horri muzin egiten badio berak jakingo du zer arrisku hartzen duen».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Enekoitz Esnaola

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna