Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Anza-Etxaide solasaldia hilaren 26an, Azpeitian

Publizitatea

Politika

Anza-Etxaide solasaldia hilaren 26an, Azpeitian

 

2017-04-21 / Berria

Datorren asteazkenean, Xabier Anza ELAko batzorde eragileko kide eta sindikatuko Manu Robles-Arangiz fundazioko presidentearen eta Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren arteko solasaldi bat izango da, Azpeitian (Gipuzkoa), Sanagustin kulturgunean (19:00), herriko Gure Esku Dago-k antolatuta. Ukazioaren beste aldea. Euskal esparru sozio-ekonomikoaren egoera eta erronkak. Guk erabaki! du leloa hilaren 26ko solasaldiak.

Azpeitian, iazko ekainean egin zuten herri galdeketa —%39,3ko parte hartzea izan zen—, eta hango Gure Esku Dago-k dio burujabetzarekin lotutako gaiak jorratzen jarraitu nahi duela.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak