Albistea entzun

'Mamuak'

Mamuak harrapatu nahian

Alex Gurrutxaga Muxika -

2015eko martxoak 22

Idazle: Ana Urkiza. Argitaletxea: Elkar.

2005eko Bekatuak-en bezala, ideia baten inguruan bueltaka dabiltza Ana Urkizaren azken liburuko ipuinak: Mamuak dira oraingoan ipuin guztietan nola edo hala agertzen direnak. Sei ipuin luze eta zazpi labur txandakatuz osatutako liburua da: 13 kontakizun, sineskerien eta mamuen kontra.

Mamuak, baina, aski presente daude, egileari jarraikiz, gure bizitzetan. Hain zuzen, izen horixe daukan lehen ipuina liburuaren aurkezpen orokor gisa irakurtzekoa da, eta norberarenak diren mamuen garrantzia eta presentzia aldarrikatzen du.

Protagonista emakumezkoak dira Urkizaren ipuinetako gehien-gehienak —bide batez, begiratu azaleko erreferentziei: Bekatuak liburuaren azalean sagarrak ageri ziren; hemen, berriz, Adamen sorrera-ko eskuen berrinterpretazio bat—, helduak dira, eta bikote harremanetan edo familia bizitzan murgilduta daude. Askok sentitzen du, ordea, besteen bizitzetako pertsonaia dela, bere bizitzako protagonista izan beharrean. Pertsonala bezain soziala den borroka horren testuinguruan, ohiko jendeon miseriak, penak eta ariman sartutako arantzak azaleratzen dituzte ipuinek.

Pertsonaia-ipuinak dira Urkizarenak eta, ekintza baino, pertsonaien egoera da zentrala: haien barneko mundua, gatazka pertsonalak eta beldurrak. Pentsatzekoa da 13 ipuinetan zehar pertsonaia aski ezberdin eta sakonak aurkitu behar ditugula, baina ez da hala. Liburuko protagonista nagusiak elkarrengandik gertuegi daude: kolore gutxi xamar dago karakterizazioan eta eskemak nahiko antzekoak dira. Paradigma orokor bat nagusitzen da: protagonistak maitasun ideal bat utzi zuen aspaldi atzean, gerora bizitza beste bikote batekin egin du, eta, pixkana-pixkana, zailtasunak agertu ahala, bizimodu honetaz nazkatuta, izan zitekeenaz eta aspaldiko harreman idealizatuaz pentsatzen du. Hortik iraganeko mamuen presentzia eta oraingo bizimoduaren iluntasunak.

Formalki, hainbat teknika baliatzen ditu egileak, eta anizkuna da, adibidez, pertsona narratiboen erabileran eta fokalizazioan. Hala ere, aipatutako paradigma orokorrari lotuta, kontamolde bat agertzen da maiz, errepikakor gertatzeraino: narrazio gehienak orainaldian abiatzen dira, baina protagonista gogoratzen hasi orduko orainaldia eta analepsien bidez emandako oroitzapenak tartekatzen dira.

Gauzak horrela, ipuin luze eta garatuenak dira aipagarrienak: Bere erara, Errezelak edo Eskaileretan. Horietan pertsonaiak borobilak dira, euren baitako ertzak garatuta ageri zaizkigu, eta narrazioek tentsioari eusten diote. Pintzelkada sinbolikoak ere badaude han-hemenka —errezelak, tomateak, kotoia, eta abar—, eta pertsonaien barne-munduaren erretratua sendoa da. Ipuin laburren artean, berriz, Izua ipuina aipatu behar da, ETAkide erailaren irudiari buruz egindako gogoeta mikatz bezain sotila.

Oro har, ipuin liburuaren egiturazko koherentzia ikusita, idazleak mamuei buruzko gogoetan sakontzeko egindako saialdia azaleratzen da, isildutako beldurrak eta gordetako minak literaturan jorratu eta irakurleari hausnartzeko bideak eskaintzeko lana: «Nork bere miseriak gordetzen eta metatzen» dituela gogorarazten digute narrazioek. Horretan asmatu du Ana Urkizak. Zoritxarrez, neurri batean pertsonaia antzekoen eta eskema beraren errepikapenagatik, emaitza literario eta estetikoak ez dio apustuari eusten.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

'No me llame Ternera' filmaren pasarte bat. / ©

Errespetuzko tentsioa ‘No me llame Ternera’-n

Itziar Ugarte Irizar

Prentsarentzako estreinaldia izan da gaurkoa, eta, haren inguruan polemika egon bada ere, lasai joan da proiekzioa. Errespetuzko tonua gailentzen da elkarrizketan une oro, baina ez dira gutxi tentsio uneak. Ez da txalorik egon amaieran. Bihar eta etzi bina emanaldi izango dira jaialdian.

'Carefree' filma ©BERRIA

Uzta oparotik, aukera sorta bat

Jone Bastida Alzuru

Gaur hasiko da Donostiako Zinemaldia, eta, irailaren 30era bitarte, mota guztietako pelikulak izango dira ikusgai: dokumentalak, fikzioa, drama.... Hona eskaintza horren zertzelada batzuk.

Javier Arakama Euskarabideako zuzendari kudeatzailea eta Gil Sevillano Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako zuzendaria, gaur goizean, hitzarmena sinatu ondoren. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Aurrerantzean Euskarabideak kudeatuko du Musikariak Ikastetxeetan programa

Olatz Enzunza Mallona

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin sinatu dute hitzarmena.

Txalaparta argitaletxeko lantaldea, gaur, Iruñeko egoitza berrian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Txalaparta: 35 urte literatur apologian

Uxue Rey Gorraiz

Txalaparta argitaletxeak 35 urte bete ditu, eta egoitza bat ireki du Iruñean. Orain arte Tafallan aritu dira batik bat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.