Albistea entzun

Irribarriak eta Rezustak ez dute erlaxatzeko inolako asmorik (22-12)

I. Magro Eizmendi -

2017ko otsailak 19

Iker Irribarria eta Beñat Rezusta binakako txapelketako finalerdietarako sailkatuta daude. Asteak dira aurrera egingo dutela badakitela, baina hala ere ez dute erlaxatzeko asmorik. Hala erakutsi zuten atzo, 22-12 irabazi baitzieten Jokin Altuna eta Miguel Merinori Gasteizen. Merino Abel Barriolaren ordez aritu zen, eta galtzaileek ez dute jada finalerdietan sartzeko aukerarik.

Bi ezkerrak nagusitasunez gailendu ziren. Zazpinako berdinketara arte bakarrik egon zen oreka, hortik aurrera Irribarriak eta Rezustan aurrean zein atzean agindu baitzuten (11-8, 14-9 eta 18-11). Rezustak Merino behartu zuen, eta Irribarriak ondo baliatu zituen errematerako aukerak. Aurrelariak, inspirazioz lepo, hamasei tanto egin zituen.

Bestalde, Bengoetxea-Larunbek eta Ezkurdia-Merinok Eibarren jokatuko dute, gaur (17:00), ligaxkako 12. jardunaldiko hirugarren partida. Aspekoek irabazten ligaxka emozioz beteta iritsiko da azken bi jardunaldietara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Nevado baloiarekin, atzo, Levanteren aurka. ©Athletic

Denboraldiko lehen porrota Athleticentzat

Berria

Levantek kontrolatu du neurketa, eta Redondoren eta Mayra Rodriguezen golei esker lortu ditu hiru puntuak. 

Nerea Arruti, garaipena ospatzen. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia

Edu Lartzanguren

Iruretagoiena bigarren urtez nagusitu da. Iazko irabazle Karmele Gisasola bigarren geratu da.

 ©UNAI ZABALETA

«Eibarrekin Lehen Mailara igotzea baino ez daukat buruan»

Iñaki Berastegi

Etxean bikain abiatu du sasoia Eibarrek, baina etxetik kanpo, nahi eta ezin. Arbillaren ustez, partida guztiak irabazteko «gosea» izan behar du taldeak igoeragatik borrokatzeko.
Evenepoel, bakarrik helmugaratzen. ©DEAN LEWINS / EFE

Evenepoelek irabazi du Munduko Txapelketa, modu ikusgarrian

Berria

25 kilometroz bera bakarrik aritu da ihes eginda. 2018an ere irabazi zuen lasterketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...