Albistea entzun

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Berriketa'

Isiltasuna helburu

Imanol Mercero -

2015eko irailak 13

Idazlea: Pepe Maestro. Ilustratzailea: Leire Salaberria. Itzultzailea: Mari Eli Ituarte. Argitaletxea: Ibaizabal.

Sei ataletan banatutako ipuina, irudiz ongi hornitua. Izenburuak laburtzen du istorioaren mamia: Berriketa deitzen den hiriko biztanleak hizketan gehiegi eta entzuten gutxiegi aritzen dira. Hiztun konpultsiboak dira, amaigabeko mar-mar zaratatsuan ezer entzun gabe bizi direnak. Haiekin batera Bartolo bizi da, sekula hitzik ahoskatu ez duen mutikoa; Bartolo mutua da, baina entzuten daki.

Ipuinak hartuko duen bidea eta zabaltzen duen mezua aurreikusten erraza da, eta ez ditugu hemen aletuko. Haur literaturaren egungo joera nagusiari jarraitzen dio, ipuin moralista da, asmo hezitzailekoa. Eta hori, berez, ez zait txarra iruditzen. Moralaz hitz egiteko garaia nerabezaroa izanik ere, ohikoa da haurtzaroan ematea lehen pausoak, eta aberasgarri deritzot ipuinek haurrari laguntzeari. Halere, kontra egingo nioke azalean dioen «5 urtetik aurrera» leloari, eta, gutxienez, zortzi urte dituzten haurrekin saiatuko nintzateke, moralaren agertzearekin batera, alegia.

Salaberriaren ilustrazioak bigarren irakurketarako bidea dira, testuan iradoki baino egiten ez den pertsonaia dela tarteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Campion Gaston, Saioa Alkaiza Guallar eta Ander Perez Argote, gaur, Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak otsailera atzeratu dute Bertsoaroa

Ane Eslava

Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari delako atzeratu dute zikloa. Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako irabazleen berri eman dute, eta Saioa Alkaizaren bertso sorta batean oinarritutako 'Biziraute saiakera' ikuskizuna aurkeztu dute.

<em>Emakumeak abstrakziogile</em> erakusketako hainbat obra, Bilboko Guggenheim museoan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Motibo ez-abstraktuak

Iñigo Astiz

Emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa bat zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak: 'Emakumeak abstrakziogile'. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte

Jon Bagues, iazko urtarrilean, Eresbileko zuzendari gisa egindako azken agerraldietako batean, Donostian. ©J.C. RUIZ / FOKU

Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria

Ane Eslava - Itziar Ugarte Irizar

Euskal musikaren ondarearen alde eginiko lanagatik sarituko dute Eresbileko zuzendari izandakoa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.