Albistea entzun

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ibiltzaile onaren eskuliburua'

Hulot jauna?!

Imanol Mercero -

2014ko ekainak 29

Egilea: Raimon Juventeny. Itzultzailea: Jose Angel Irigarai. Argitaletxea: Pamiela, Kalandraka eta Pol-len.

Presaka dabilen munduarekin larriturik, marrazketa tresnak hartu, eta ibiltari onaren eskuliburua egitea deliberatu du Raimon Juventenyk.

Aldarrikapena hogei aholkutan bildu du, eta bakoitzari orri-biko ilustratu bat eskaini dio. Esaera ulerterrazak dira, denak baturik kausaren aldeko aldarrikapen originala bihurtzen direnak.

Badute baieztapen horiek, hala ere, irakurketa trabatzeko ohitura desatsegina, hitzen ezohiko erabileragatik eta joskeragatik.

Joskerari dagokionez, galdegaia ezohiko eran agertzen da maizegi. Eta uste dut ez duela asmatu. Koma erabilita konponduta zegoen: Ibiltzaile ona, liluratu egiten da handitasunarekin.

Baina ez dezagun dramatizatu; testua ongi ulertzen da, agian soilik niri egingo zait desatsegin joskera, edota «paseante» «ibiltzaile» bihurtzea, «ibiltari» beharrean.

Guztiz bestelako iritzia sortu dit ilustrazioak. Liburu honetan nahitaez begiratzen da irudia. Mezua, bere osotasunean, irudiekin jasotzen da. Paper arrearen gainean, tintaz bustitako belakia (edo antzeko zerbait) erabiliz, nahi hainbeste ñabardura agertzen dira, ibiltzera atera zaigun protagonistaren inguruan.

Ba al da haur, gazte edo heldu, aholku horiei jarraitzea komeni ez zaionik?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

1 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Berriro ere topagunea da

Ainhoa Sarasola

Iazko etenaren ondotik, aurrez aurrekoa izatera itzuli da Durangoko Azoka, eta, edukiera mugarekin, jendez bete da berriro ere Landako Gunea. Txandaka joan dira sartzen bisitariak, pilaketarik gabe

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Nahikoa lan izan dugu atzerakadari eusten»

Iñigo Astiz

Loiola, festara etorri, eta kulturak harrapatu zuen bere lehen Durangoko Azokan, eta Del Campo sormenerantz bultzatu du pandemiak. Landakon ezagutu dute elkar.

Myriam Miranda, Igor Muniategi, Amaia Ozerin eta Maite Bidarte, atzo, Landako guneko areto nagusian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bidea urratzeko lanabesak

Andoni Imaz

Sortzaileei euren jardunean laguntzeko zenbait tresna azaldu dituzte mahai inguru batean: egile eskubideei, kontratazioari eta zabalkundeari buruzko argibideak eman dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.