HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Pintzel magikoa'

Txinatar mitologia

Imanol Mercero -

2014ko azaroak 2
Idazlea: Didier Dufresne. Ilustratzailea: Stephane Girel. Itzultzailea: Jean-Louis Davant. Argitaletxea: Ikas.

Haurrak galdetzen hasten direnean gauzak nondik sortu diren, bitartekariak azaltzen hasten garenean zergatik den mundua halakoa, orduan mitologiaren garaia iritsi da.

Euskal Herriko ipuingintzan baditugu hainbat iturri kezka horiek asetzeko, Mariren ipuinak eta Martin txikirenak, kasurako.

Liburuen ildo oso bat ere ipuin mitologikoei begira dago. Esaterako, Txinako jatorria duen pintzel magikoaren ipuin hau.

Jatorrian, idazkuntzaren dohaina jainkoek eskaini zigutela azaltzeko narrazioa izanik ere, bertsio hau moldapen bat da, mitoaren bigarren partean zentratua, pobreak zintzo eta ahaldunak aseezin irudikatzera zentratzen dena.

Istorioak proposamen oso interesgarria egiten du, irakurlearen irudimena pizteko ahalmen izugarria baitu halako tresna batek, edozer margotzen duzula egia bilakatzen delako.

Bagenuen mito honen beste bertsio bat, Han Gan-en zaldi magikoa izenekoa, eta biak ala biak gomendagarri iruditzen zaizkit.

Helduontzat, Joseba Sarrionandiak Enperadore eroa idatzi zuen, hari berari tiraka, baina jainkoei ahalmena kenduz eta gizaki ongileari emanez, bere kemenaren sari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna