Noiz sortua: 2015-05-17 00:30:00

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Elsa eta paradisua'

Katekesi progrea

Imanol Mercero -

2015eko maiatzak 17

Idazlea: Mariasun Landa. Ilustratzailea: Elena Odriozola. Argitaletxea: Giltza .

Bost urteren ondoren, berriz itzuli zaigu Mariasun Landa Itun Zaharreko kontuekin. Garai hartan Adam eta Evari buruzko anekdota bat asmatuz osatu zuen Ipurtargiak paradisuan, eta oraingoan antzeko istorio bat josi du, bi pertsonaia horien kristau aitzindari paperean sakontzeko-edo.

Egiatan, bi liburu horiek ezaugarri askotan berdintzen dira. Ipurtargien hartan ama-alaba batzuen arteko elkarrizketa bat zen, eta oraingoan andre ileurdin misteriotsu baten eta jakingura handiko neskato baten artekoa da. Antzekoa bi emakume helduen jarrera ere kontakizun horiekiko, pasarte matxista eta asaldagarriak leundu eta kontakizun politikoki askoz zuzenago bat iradokitzen. Haur protagonistek ere antzeko izaera dute: abegitsuak, entzuteko eta galdera egokiak egiteko pronto. Adin desberdintasuna tarteko, oraingoa apur bat sakonago aritzen da Paradisuko gertakarien kausa eta ondorioei buruz, eta esan liteke apur bat filosofikoagoa dela.

Ilustrazio jolas ezohiko bat oparitu digu Odriozola beti txundigarriak, eta libururi darion katekista usaina apur bat ahazteko balio izan digu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

Donostiako Zurriola hondartza, atzo. ©Gorka Rubio / FOKU.

Murgak dio ezin direla errepikatu hondartzetan ikusi diren irudiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Jendea ez pilatzeko eta hondartzak modu «dinamikoan» erabiltzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Era berean, galdegin du aisialdirako bada ez erabiltzea garraio publikoa «jende asko dagoenean».

Errepidea moztuta, Erratzu eta Baigorri artean. / ©Ekhi Erremundegi Beloki

Mugaren itxiera salatu dute Izpegiko gainean, Euskal Herriaren zatiketa salatzeko

Ekhi Erremundegi Beloki

Mugaren itxiera "jende soilarentzat" ezarri dutela salatu dute, eta birusari aurre egiteko bizia "hemengoratu" behar dela, Euskal Herrira ekarri.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna