Albistea entzun

Kulturaren aulki laranja

Euskarazko sorkuntza hedabideetan gutxi lantzen delakoan, 'Ttalaka.org' ataria sortu zuten iaz hiru adiskidek. Telebistako saio bihurtu da orain, Hamaika TBren eskutik.
Maitane Aierregarai, Jokin Aierregarai —eserita— eta Arkaitz Sukuntza, <em>Ttalaka.org</em>-eko sortzaileak.
Maitane Aierregarai, Jokin Aierregarai —eserita— eta Arkaitz Sukuntza, Ttalaka.org-eko sortzaileak. ABAR ARANBURU

Urtzi Urkizu - Edu Lartzanguren -

2015eko otsailak 10

Interneteko atari gisa hasi, eta horretatik telebistara sartu. Ttalaka.org iaz sortu zuten, kultur ekitaldiak eta, oro har, aisialdia euskaraz gozatu nahi dutenen erreferentzia izateko asmoz. Agenda izateaz gain, bideoz eta bestelako edukiz bete dute hilabeteotan ataria. Orain, berriz, telesaio bihurtu dira. Ttalaka.org-eko bideo bilduma Hamaika telebistan zabaltzen hasi dira. Jokin Aierregaraik, Maitane Aierregaraik eta Arkaitz Sukuntzak osatzen dute Ttalaka taldearen muina. Euskal kultura hedabideetan «gutxi lantzen» delakoan, sortzaile eta ikusleen arteko zubia eraikitzea erabaki zuten, «hutsune hori nolabait betetzeko».

Astelehenean ematen dute 21:00etan, eta gero berriz asteartean (12:30), ostegunean (18:00), ostiralean (11:00) eta larunbatean (15:00). Euskara eta euskal kultura dira gaia beti, eta saioak bi atal nagusi ditu. Lehen atalean, kulturaren arloko sortzaile bat aulki laranja batean eseri eta elkarrizketatu egiten dute. Haren ibilbide profesionalaz hitz egiteaz gain, elkarrizketatua modu pertsonalagoan ezagutzen saiatzen dira.

Bigarren atalean, Euskal Herrian egiten diren kontzertuen, antzerki estreinaldien, kultura arloko topaketen eta bestelako ekitaldien berri ematen dute. Ikusle eta kultur eragileekin elkarlanean aritu nahi dute: «Proposamenak onartzen ditugu, geurea proiektu parte hartzailea delako».

Telebistarako jauzi egin izanak «aurrerapausoa» dela diote, sarean ez dabilen jendearengana heltzeko aukera ematen dielakoan. Hamaika telebistarekin elkarlanean hasi aurretik, Berria.eus atarian erakusten zituzten Ttalaka.org-eko bideoak. Trukea zen: BERRIAk eskainiriko azken albisteak ere ikusgai ziren ttalakarien gunean, aldi berean.

Blogariak lagun

Aisialdian euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzea da Ttalaka taldearen helburua. Batez ere sarean egiten dute lan, han ikusten dutelako «hutsunerik handiena».

Horretan, hiru pertsonako muinez gain, blogari talde bat dute laguntzeko. Hamabi blog dituzte denera, kulturaren hainbat alor jorratzeko. Esaterako, Naiara Gonzalezek zinema aretoetan ikus daitezkeen filmen kritika egiten du Wilderrek egingo lukeen bezala blogean. Antzerkia eta, oro har, arte eszenikoen inguruan aritzen dira Aitziber Garmendia, Dorleta Urretabizkaia, Sara Cozar, Arkaitz Gartziandia eta Egoitz Sanchez. Antzerki munduko jendea da, eta oholtzaren atzean gertatzen dena ere lantzen dute.

Musikaren inguruko bi blog dituzte. Eremuko dunen atzetik dabil izenburupekoan, musikari baten bizitzaz hitz egiten du Tania de Sousa abeslariak lehen pertsonan. Besteak Estereotankea du izena, eta Ibon Fernandez Gazteako esatariak egiten du.

Teknologia lantzen dute, berriz, Informatikalari 2.0 blogean: Arkaitz Sukuntza oinarrizko informatikaz aritzen da, Mikel Olaiz diseinuaz, eta Sergio Novella bideo jokoez. Horrez gain, modari buruzko bi blog dituzte: Ainhoa Elizegiren Zaharrak berri eta Jokin Aierregarairen Astindu Ganbaran. Urko Egaña bertsolariak hitz neurtutan kontatzen ditu pil-pilean dauden gaiak Bertso kontari blogean. Sukaldaritzaz aritzen da Luken Vigo Sasoian Sasoiko tartean. Euskontu blogean, euskontu.com guneko eskaintzez aritzen dira, eta AT! tartean, Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen bizimodua azaltzen dute, protagonisten ahotik. Ttalaka.org-ekin bat egin duen azken bloga Argazkilaritzataz da. Idoia Unzurrunzaga argazkilariak kudeatzen du.

Beste bi blog sortzeko lanean ari dira orain: Sormenetik tartean, euren arte lanez eta sorkuntza prozesuez idazten dute Maitane Bernardok, Asier Hernandezek eta Ione Zabalak. Irratigintzan ere badabil Ttalaka taldea: PodKast blogean, Donostiako Casares Irratiko Ttalaka irratsaioaren saioak azaltzen joango da Maddi Zaldua.

«Batzuk baliabide askoz gutxiagorekin euskarazko edukiak sortzeko gai bagara», diote, «ETBk askoz gehiago egin dezakeela uste dugu». Euskal Telebistaren ekoizpenenean beherakada nabaritu dutela diote, «krisiaren aitzakian», baina proposamen positiboa egiten diote: «Eduki propioak egiteko dirurik ez badago, elkarlanak bila ditzakete».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia, atzo, Bilbon, EITB 2030 estrategia plana azaltzen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Euskara eta kultura xede

Urtzi Urkizu

Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak etorkizuneko ildoen berri eman du. «Euskarri digital berrien aurrean, euskarazko edukiak bermatu behar ditugu», esan du, Bilbon.

 ©THE NORTH WATER

Itsasgizonen handinahia eta kalamitatea

Mikel Yarza Artola

Andrew Haigh zuzendari britainiarrak 'The North Water' telesaila plazaratu du, Artikoa esploratu zuten balea ehiztarien inguruko istorioa

<em>Petite maman</em> filmeko bi haur protagonistak. ©BERRIA

Haurtzaroaren denboratasuna

Gorka Erostarbe Leunda

Celine Sciammak bi neskatoren arteko harremana du ardatz 'Petite maman' bosgarren filmean. Amets giroa, iraupen laburra eta soiltasuna erabili ditu hari narratiboa ehuntzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.