Antxoaren arrantza %18 handitzea proposatu du Europak

Bizkaiko golkoan 20.100 tona arrantzatzeko baimena eman nahi du Bruselak, aurten baino 3.000 tona gehiago.

Antxoaren biomasa urteotan izandako handiena dela dio AZTIren ikerketak

Iker Aranburu -

2014ko uztailak 10
Aurten galdutako kuota berreskuratu ahal izango dute 2015ean antxoa arrantzatzen duten euskal arrantzaleek. Europako Batzordeak 20.100 tonako kuota proposatu du aurtengo uztailaren 1etik 2015eko ekainaren 30era arte, aurtengo ekainean bukatu den kosteran baino %18 gehiago, eta 2012ko kuotaren parekoa.

Onartutako Guztizko Arrantza hiru mila tona igotzeko proposamena egin zien atzo EBko ministroei Maria Damanaki jarduneko Arrantza komisarioak; hurrengo asteotan hartuko dute erabakia. Azterketa zientifikoek antxoa kopurua handitu dela esan ondoren igo du muga Bruselak. Hain zuzen ere, AZTI-Tecnaliak ekainaren amaieran zabaldutako txostenaren arabera, 85.000 tonako biomasa zegoen Bizkaiko golkoan, urtebete lehenago baino %58 gehiago. «Urteotan, garbia da goranzko joera, eta horrek urrundu egiten gaitu [...] arrantza tokia itxita egon zen egoeratik», esan zuen orduan Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariak. 2005etik 2009ra ez zen antxoarik arrantzatu, biomasa 21.000 tonako mugatik behera egon zelako. 2010ean ireki zuten berriro, 7.000 tona arrantzatzeko baimenarekin, eta 17.100 tona izan dituzte aurten.

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek haserre bukatu zuten kostera duela hiru aste, Espainiako Gobernuak aginduta, artean kuotara iristeko 500 edo 600 tona falta zirela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna