SOSLAIA. Aintzane Encinas

Kapitainaren idatzizko agurra

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Ainara Arratibel Gascon -

2017ko maiatzak 12

«Duela hamahiru urte amets bat hasi zen niretzat. Denbora nire bihotz taupadak bezain azkar joan dira urte hauetan. Amets bat izan da niretzat, eta Realean jokatzen hasi nintzenetik ez diot irribarre egiteari utzi. Jokatzeak ametsak sortzen ditu». Sare sozialetan jarritako eskutitz hunkigarri baten bidez, sasoi amaieran erretiroa hartuko duela jakinarazi du Aintzane Encinas Realeko kapitainak (Donostia, 1988). Encinasek beti izan du gustuko idaztea. Iaz Latidos de futbolista liburua idatzi zuen, eta berak izkiriatu nahi izan ditu agur esateko letrak. Bertan, eskerrak eman dizkie urte hauetan Realean izan dituen taldekideei, prestatzaileei eta klubeko jendeari. «Izateagatik eta egoteagatik». Ez ditu urte hauek ahaztuko. «Realaren balioak nireak ere badira. Egun bakoitza ikasgai bat izan da, etengabeko eraldaketa bat».

2004an sortu zuen Realak emakumeen taldea, eta ordutik txuri-urdinez jokatu du Encinasek. Orduko taldetik geratzen den jokalari bakarra da Encinas. Añorgatik fitxatu zuen Realak.

Talde txuri-urdinean 350 norgehiagoka baino gehiago jokatu ditu. Igandean jantziko du azken aldiz Realaren elastikoa, etxean. Aurten gutxi jokatu du Encinasek, baina ziurrenik minutu batzuetan zelaian egoteko aukera izango du. Zaleen eta taldekideen aitortza eta esker ona jasoko ditu urte hauetan egindako ekarpenarengatik. Testu batean idatziz ez ezik, zelaian jokatuz ere esan dio agur Encinasek futbolari. Txuri-urdinek Valentzia izango dute aurkari, (16:00, Gol). Ondoren, ligako azken partida ?Atletico Madrilen aurka ? eta Espainiako Kopa geratuko zaizkio ametsa bukatzeko. Realak eskaintza egin dio klubean jarraitzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Gaueko aisialdiaren mugen aurkako salaketa jarriko dute Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute 01:30ean ixteko agindua «neurrigabea» dela, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

353 positibo atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati

Birjinetxe zentrora eraman dituzte kutsatu diren egoiliarrak; eta hainbat langile bakartu dituzte, haiek ere positibo eman ostean.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman ostean

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, kudeaketak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna