Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Itzulpen okerrak: 'Gabilondo aingerua' bueltan da berriro

Publizitatea

Gizartea

Itzulpen okerrak: 'Gabilondo aingerua' bueltan da berriro

 

2017-05-18 / Berria

Gabilondo aingeruaren pasadizoak izan ziren orain urte batzuk. Angel Gabilondo Hezkuntza ministro ohi donostiarra hala izendatu zuen Espainiako Hezkuntza Ministerioak berak, webguneko euskarazko atalean. Urteak joan dira, baina antzeko kasu bat agertu da berriro. Espainiako Energia Ministerioa euskaraz argitaratzen ari da albisteetako tituluak eta beste atal batzuk, itzultzaile automatiko bidez, eta okerrez beteta. Edukia ulertezina da albiste batzuetan, eta gaizki ulertu nabarmenak sortzerainokoa: Espainiako Gobernua beharrean, Jaurlaritza aipatu dute.

Espainian, protesta sortu zen orain hilabete batzuk, Etxe Zuriak erabaki zuelako gaztelaniazko edukiak kentzea webgunetik. Hari horri tiraka, galdera egin zion EH Bilduk Espainiako Gobernuari, euskarazko edukiak bermatzen noiz hasiko ote den bere webguneetan. Gobernuari galdetuta, ez zuten erantzunik jaso, eta orain Energia Ministerioari egin diote galdera. Ez dute erantzun zehatzik jaso: administrazioko jardunaren lege garapenaren araberakoa izango dela eduki guztiak euskaraz jartzea, eta baliabideen araberakoa. Deigarri da erantzunean «bertsioen koherentzia» aipatu duela ministerioak.
Orain, ministerioaren jarduna zein den begiratu du BERRIAk, eta hara: beste ministerioetan ez bezala, euskaraz ere kaleratzen ditu albisteetako tituluak eta beste atal batzuk. Adibidez, hau dio Alvaro Nadal ministroa Aljeriako Energia ministroarekin bildu izanaz: «Lvaro eta energia ministroak bildu zen aljeria». Joan den asteko zibererasoaz: «Zenbait konpainia horiek ciberataques buruzko informazio-oharra». Banda zabala hedatzeko laguntzak emango dituela iragartzeko: «Laguntzen deialdia, Jaurlaritzaren baimena luzatzeko 2007ko 100 milioi banda zabalean».

 

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak