Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. ANALISIA

Badaezpada han

Enekoitz Esnaola -

2015eko abenduak 6

Espainiako Kongresuan hurrena ez da alderdi baten gehiengo osorik egongo, baina bai beste estatu itun bat egitear diren indar batzuen artekoa. Hain segur, PPren eta Ciudadanosen artekoa —estatu interesetan, itunkide PSOE lagun dute—. Euskal Herriak ukazioa jasoko du. Baina EAJ / Geroa Bai eta EH Bildu Madrilen izango dira, badaezpada.

Franco hil zenez geroztik, lau gehiengo oso egon dira Kongresuan. 1982an aurrena, PSOEk lortutakoa. Hiru urte lehenago onartu zen Gernikako Estatutua, eta 1980an eta 1981ean jaso ziren eskumen gehien, garapen arorik oparoenean: 34. Ordea, 1982an, estatu ituna eginda, LOAPA sinatu zuten UCDk eta PSOEk, eta erkidegoen ahalmena eraisteari ekin zioten; egiturazko urratsa. 1986koa da bigarren gehiengo osoa: berriro, PSOErena. GALen garaian, eta euskal presoen sakabanaketaren lehen pausoak hasi aitzin. Lasai egon zen legealdian Felipe Gonzalez, Jaurlaritzan eta presoen aurkako estrategian —edo, borrokan— EAJ lagun zuela. 2000koa da hirugarren gehiengo osoa, PPrena, Jose Maria Aznarren lehen agintaldikoa. Berehala sinatu zuen PSOErekin Askatasunaren aldeko eta Terrorismoaren aurkako Ituna. Gainera, legealdi osoan gobernuak EAEri ez zion eskumenik igorri. Eta berriro PPk erdietsi zuen hurrengo gehiengo absolutua, laugarrena, 2011n, ETAk jarduera armatua betiko utzi zuela iragarri berritan. Gatazkaren ondorioetan aurrepausorik ez egiteaz gain, garapen autonomikoa bazterrean mantendu du PPk, eta, gainera, birzentralizaziorako bidea sakondu du.

Ukazioak segituko duela barruntatzen da. Kongresu berriarekin EAJk ezinezkoa luke lortzea EAEko estatus politiko berri baterako ardatzak: nazio aitortza, erabakitzeko eskubidea edota aldebikotasuna. Baina EAJ, alderdi instituzionala denez, Madrilen izango da, baina badaezpada ere bai, sikiera estatutuaren erreforma leun bat lantzen bada han ere egote aldera —Madrili interesatzen zaio ez piztea beste su subiranistarik—; eta, bitartean, asmo handiagoen aukeraren zain segituko du. Antzekoa esan ahal da Geroa Bairi buruz, baina maila apalagoan, eta betiere erdiesten badu aulki bat.

EH Bilduk autogobernurako eta burujabetzarako ez luke batere aukerarik Madrilen. Han dela erakusteko, legealdi honetako ateraldiekin segitzea luke formula. Baina Madrilera doa, badaezpada. Izan ere, ETA armagabetzen bada, jokaleku berri eta garrantzitsu bat sortuko da gatazkaren ondorioak konpontzeko, eta txarra ez Madrilen ere egotea.

Nafarroako Aldaketa ere aurkeztuko da boz hauetan, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak osatuta. Senatuan nahi du egon, ganbera hutsal batean, baina haren mugimendua ez da Madrilera begirakoa, ez da badaezpadakoa. Nafarroako aldaketa sendotzen segitzeko egina da urratsa. Ez da eskumen kontua, irismen kontua baizik. Bada aldea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nikolas Blain eta Anita Lopepe, Baionan egin duten agerraldian ©Bob Edme

Eskaintza politiko berri bat eratu nahi du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua eginen du azaroaren 26an. Txosten politikoa eta organizatiboa eztabaidatzen hasiko da ondoko egunetan

Miren Etxebeste eta Victor Lana, Donostian. ©Ahal Dugu.

Miren Etxebestek iragarri du aurkeztuko dela Gipuzkoako Ahal Dugu-ren hautagai izateko primarioetan

Uxue Rey Gorraiz

 Donostiako alkategai izateko, Victor Lasak ere aurkeztu du hautagaitza.

Pello Otxandiano, atzo, Donostian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Egiturazko neurriak sustatzeko hitzarmen bat proposatu du EH Bilduk

Iosu Alberdi

Ongizate Hitzarmenak hamar neurri jaso ditu: bost «ongizatearen oinarri materialak bermatzeko», eta beste horrenbeste aberastasuna banatzeko

Frantziako armadan sartzera deitzeko publizitate bat, Baionako autobus geltoki batean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Egun bat Frantziako armadan, nahi eta nahi ez

Oihana Teyseyre Koskarat

Iparraldeko 16 eta 25 urteko gazte guziak behartuak dira Frantziako armadarekin edo Jendarmeriarekin egun bat pasatzera. Euskaldunen kontrako diskriminazioa pairatu dute anitzek, «propaganda» egunean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...