Albistea entzun

ELAk salatu du Zardoya Otis konpainiak Mungiako lantegia itxi nahi duela

«Industria sarearen suntsiketa» geldiarazteko esku hartzeko eskatu die sindikatuak erakunde publikoei.

Mungian 80 lanpostu daude kolokan
Zardoya Otiseko langileak, protestan, artxiboko irudi batean.
Zardoya Otiseko langileak, protestan, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Jon Fernandez -

2014ko urriak 11

ELAk, agiri bidez, salatu du Zardoya Otis igogailuen konpainiako zuzendaritzak Mungiako lantegia itxi eta hango jarduera beste planta batzuetara eraman nahi duela. Sindikatuaren arabera, zuzendaritzak antolakuntza arrazoiengatik lekualdatu nahi du jarduera. Mungiako lantokian laurogei behargin daude lanean, eta haien lanpostuak kolokan daudela salatu du sindikatuak.

«Industria sarearen suntsiketa» geldiarazteko eskatu die sindikatuak erakunde publikoei. Mungiako lantegia ixtearen kontra agertu da ELA, eta «Zardoya Otisek langileei eta orain ehun urte inguru hasi zen proiektuari bizkar eman izana» salatu du.

Izan ere, Zardoya enpresa 1919an sortu zen, Donostian, eta hiri horretan du Euskal Herriko beste lantegia —gainontzeko plantak Madrilen eta Bartzelonan dauzka—. 1960ko hamarkadan asko hedatu zen Zardoya, hainbat igogailu konpainia bereganatuz: Madrilgo Seifre y Bienzobas, Elinter, eta La Termica; Bartzelonako La Termica; Bilboko Energit; Alacanteko Piesa; eta beste enpresa txikiago batzuk. Espainian igogailu gehien saltzen zuen konpainia bihurtu zen, eta 1972an Otis multinazional estatubatuarrak erosi zuen, munduan igogailu gehien egiten duen enpresak.

Egurenen jatorrizko planta

Urte batzuk geroago, 1985ean, Zardoya Otisek Ascensores Eguren bereganatu zuen. Eguren enpresa Bilbon sortu zen, 1906an, eta fusioaren garaian Mungian zuen igogailuak ekoizteko planta. Beraz, Egurenena zen Mungiako fabrika, orain arriskuan dagoena.

Zardoyaren egoerak igogailuen sektorearen aurkia erakusten badu ere, bada ifrentzua, Oronak ordezkatzen duena. Mondragon taldeko kooperatibak 50 urte bete ditu aurten, eta alde ditu zenbakiak. Gainera, hedapen fasean dago mundu osoan. Techlift konpainia poloniarra erosi zuen joan den irailean, «Oronak Europan duen erreferentzialtasuna eta posizioa indartzeko». Nazioartekotze betean dago: Brasilgo AMG Elevadores erosi zuen iaz, eta Norvegiako Elevator AS igogailu ekoizlea eta Bretainiako Ascenseurs Altilift enpresa 2012an.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua asteazken honetan eginiko agerraldian ©Chema Moya (Efe)

EH Bilduk Sanchezi: «Pazientziak muga bat du»

Iker Aranburu

Mertxe Aizpurua diputatuak Espainiako gobernuburuari ohartarazi dio «premiazkoa» dela lan erreforma indargabetzea. EAJ ere haserre agertu da Madrilekin, EBren funtsen banaketa zehazten ez duelako.

CAFen fabriketako bat. ©KARLOS CORBELLA

CAFek Frantziako kontratu handia egingo duela berretsi du

Xabier Martin

Alstomek atzera egin duela eta Pariseko RER B aldirietako linearako trenen proiektua martxan jarriko dela berretsi du Beasaingo konpainiak. 146 tren hornitzeko kontratu da, eta CAFi %40 inguru dagokio: 1.000 milioi inguru

Ertzaintzaren atxilotzeko mehatxua, gaizkile esateagatik

Tubacexeko langileek su eman diote pneumatiko barrikada bati

Xabier Martin

Atzo Ertzaintzak langile bat mehatxatu zuen atxilotu egingo zuela esanez, olerki bat irakurtzen ari zela "gaizkile" esateagatik.

Amiantoaren biktimen elkarte baten protesta, atzo, Espainiako Kongresuaren aurrean, Madrilen. ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Amiantoaren biktimentzako funtsa eratzea onartu du Kongresuak

Xabier Martin

Eusko Legebiltzarraren eskaera azaldu dute hiru legebiltzarkidek, eta Madrilgo ganberak ontzat jo du lege egitasmoa tramitatzea, Voxen abstentzioarekin. Funtsa nola elikatu, hor egongo da lokarria

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.