Smokescreens

'Smokescreens'

Diskoetxea: Meritorio.

2017ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Estatuko Meritorio Records diskoetxearen bigarren erreferentzia da AEBetako Los Angeles hirian eratutako, baina jatorriz Zeelanda Berrikoa den bikotearen grabazioa. Herrikide dituzten The Clean taldearen zein Television Personalities britainiarren diskoetatik xurgatzen du estreinako lan honek, Jon Greene (Crocodiles, Dum Dum Girls) ekoizle, bai eta bateria-jotzailearen gidaritzapean, jangle-gitarrekin jositako pop-disko urgente eta iradokitzailea sortzeko. Hamar kantu laburrek osatzen dute taldearen izen bereko lana, eta guztiak hiru minuturen bueltan dabiltza. Orotara, ordu erdira iristen ez den disko laburra da, jangle pop deituaren isla interesgarri bat. Beraien idoloek egin bezala 8 pistatako grabaketa aparatua erabili zuten eta mono soinua erabili zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.