Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura 'Tribute To Ndiouga Dieng'

Publizitatea

Kultura

Orchestra Baobab

'Tribute To Ndiouga Dieng'

Diskoetxea: World Circuit.

2017-05-21 / Andoni Tolosa

Itzuli da Afrika Mendebaleko musika talderik entzutetsuena. Hain itzal handiko taldea bihurtu duen erritmo latinoen eta afroen arteko nahasketaz betetako beste disko batekin itzuli da Orchestre Baobab, noski. 50 urte daramatzate hori egiten! Erritmo aldetik lasaia dela esan daiteke, nahiz eta bizitasunik ez falta; sonoritate aldetik, berriz, oso akustikoa. Doinuak eta melodiak, gainera, gozo-gozo doaz jakinduria handiko ahotsek gidaturik. Beste disko biribil bat da taldeko hasierako kantarietako baten omenez egindako hau. Azken urteetan musika afroarekin haserretua bazaude, hau izan daiteke herra hori gainditzeko botika ederra.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak