Heisenberg

'Heisenberg'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2016ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Kimika onarekin egositako abestiak aurkeztu ditu Bilboko Heisenberg taldeak bere lehen lanean. Nikola, Javi eta Joanes2014an batu ziren bertsioak egin eta zuzenean eskaintzeko. Rock, pop eta funk moldaketak egiten gozatu arren , laborategi propioa martxan jarri zuten. Bakoitzaren eraginak nahastu eta esperimentatu ostean, Urdulizko Tio Pete estudioan lau kantu grabatu zituzten. Lorturiko emaitza benetakoa da. Love and Devotion magikoa eta Roll the Dice funk eta soul zaporekoak dira. Reggae lausotik doa Canvas, eta psikodeliak irensten du Hybris. Melodia eta groove askoko abestiak dira. Erronka berezia izan da Nikola (bateria) eta Javirentzat (baxua). Hasiberriak dira abeslari lanetan, eta oso ondo moldatu dira. Hobera egingo dute, seguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.