Marmoka

'Bidaide'

Diskoetxea: autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2017ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Gurekin kontu, astiro goaz, ez ikutu, bestela zazt, gero damutu». Inolaz ere. Hondarribiko Marmoka taldearen mehatxuari ez zaio kasurik egin behar. Merezi du beraien rocka ezagutzeak. Koldo Emery gitarra eta abeslaria da gidaria, Beti Mugan bandako kide izandakoa. Ez dira oinordekoak, baina Bidaide bigarren diskoan Gu gera jendea abestiaren moldaketa da azkena. Nostalgia omenaldi bihurtzen du. Aurretik, ordea, badira beste zazpi kantu. Rocketik popera, Musika bidaide, dute aldarri. Nere txanda dela esan, eta Askatu oihukatzen dute erritmoarekin. Europako etorkinen aferari kritika egin (Siria), eta Euskal Herriko punk bandek kale izenak merezi dituztela diote (Orbain). Itsaso ondokoak dira, baina hondotik datoz, eta ondo iristen dira belarrira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.